Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lege hauek indarrean dauden egun beretik, Erromako legeak, ordenantzak, ohitura orokor zein bereiziak, estatutuak eta araudiak indargabe geratzen dira, lege nagusi nahiz lege banandu moduan, lege hauen objektu diren gai guztietan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.
Jaunak esan zien Moisesi eta Aaroni: "Hau da Pazko Jaiaren araudia: Inongo atzerritarrak ezin izanen du oparigairik jan". Elizen arteko biblia Ir 12,43
Ingurumenari buruzko araudiek, antolakuntza-helburuek eta lehentasunek aplikatzen direneko ingurumenaren eta garapenaren egoera islatu behar dute. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 120. orr.
"Zailak dira beti jazarpen-kontu hauek, David, zailak eta zorigaiztokoak, baina gure prozedurak onak eta zuzenak dira, hala uste dugu, eta, hortaz, urratsez urrats jarraituko diegu, araudiaren arabera. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 55. orr.
Gainera, araudian ez dago kasu hori aurreikusten duen artikulurik. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 91. orr.
Berdintsu gertatzen zaigu kirol baten araudiarekin ere. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 13. orr.
Tranbiako azken bagoian igo naiz edozelan ere, indarrean dagoen araudiaren arabera. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 43. orr.
Kofradiaren araudia mundu perfektua da, teorikoki oso demokratikoa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 63. orr.
Banan-banan hasi nintzaion araudia, buruan sortu ahala, aletzen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 22. orr.
Priore nagusi bat dute buru eta haren agindu eta araudiak obeditzen dituzte begirunez menpeko prioreek eta Ordenako beste anaia guztiek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.
Guztiek zin egin zuten, aizkoraren gainean, piraten araudiekiko menekotasun erabatekoa. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.
Hortik atera baitzuten Apezen Konstituzio Zibila, edo Constitution Civile du Clergé delako araudia. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.
Ez ditugu piezak ezagutzen, ez joko-taula, ez araudia. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 125. orr.
Araudiak ziren, kopuru-zerrendak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 13. orr.
Fresnes-emakumeak espetxeko zuzendaria bereziki zorrotza zen segurtasun araudia ezartzen, eta horretara makurrarazten zintuzten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 195. orr.
Hain barregarri zegoen bere aurpegi txiki haserreari seriotasun-airea emateko alferrikako ahaleginak egiten eta hatza luzaturik, ezen zaintzako soldadu batek, araudia hautsiz, ahopeka esan baitzion aretotik irtetean: Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 34. orr.
-Elkarte hori da apez multxo bat bainan ez dira bakarrik apezak, ez da apezek egina bakarrik, baziren laiko batzuk ere, eta beti bere araudietan idekia da laikoeri ere. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 157. orr.
- Araudia bete behar da, Angiolillo jauna. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 110. orr.
Irizpide honekin bakarrik berma daiteke zigor araudietan komunitatearen interes guztiak ordezkatuko dituen bidea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.
Behin sartu ondoren, kristau-soldaduak "araudien arabera" egin behar du gerra. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.
Milizianoaren ekintza enigmatikoak ez du inolako justifikazio militarrik ez etikorik ere (etika arauditzat ulertuz gero). Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.
Unibertsitate hartako araudiak ez baitzituen onartzen erreinutik kanpo erdietsi titulu arrotzak, Azpilkuetak behin batean irakasle-ordezko baten lanik baizik ez zuen egin ahal izan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.
Sekulan ez duzu aurkituko zola hori kanpoan, gauzetan, egiteko modu batean edo bestean, kanpoko araudietan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 79. orr.
Futbolfoboen talde txiki hark bere lider erabatekoa zeukan: hark idatzia zen araudia, hark agintzen zuen taldean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 171. orr.
Neskatxa bakoitzak hamabi hilabete izaten zituen bere burua atontzeko, Asuero erregearen aurrera agertu aurretik -emakumeen araudiak hala agintzen baitzuen-. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.
Sudurrak zapala eta uzkurra behar du: hola dio araudiak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 126. orr.
Orduan, ez zedin ezezta holako joko pollita, legea edo araudia aldatu diote: bost moldeak hor daude beti, baina ez da bostetan ber pilotaria. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 48. orr.
Begira, guk oso araudi zehatzak zeuzkaagu, motibo politikoentzat salbuespenik gabe. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 168. orr.
Baina berehalakoan errefusatu zuen ideia: Afifi andereak ez zeukan araudi militarra hausterik, eta haren arabera gerrak iraun bitartean alokairuek lehengo-lehengoak izaten jarraitu behar zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 218. orr.
Demokrazia (Rousseauren zentzuan) geurean behingoz abian jartzeak, araudi berri bat eskatzen du, ahalik eta onarpenik zabalena izango duena. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 114. orr.
Enpleguko pentsio osagarrien sistemak ezartzea sustatuko dute, horientzat araudi propioa eginez, banakakoetatik aparte Berria - Harian 2006-01-11
Boutros Boutros-Ghaliren iritzian, baina, "jokaera horiek Nazio Batuen Araudi nagusiaren hauste bat dira, eta diplomatikoen lanari eragozpenak sortzen dizkiote". Berria - Mundua 2004-02-28
Gaur bilduko da Kutxako Sorrera Batzarra, araudi berriek eskatzen duten gobernu organoen berrikuntza amaitzeko. Berria - Ekonomia 2004-04-29
Izan ere, araudi zaharren arabera, eta batez ere Inozentzio III.ak deitutako Letrango33 Kontzilioaren ondoren, aitorpen bat jakinarazten zuen apaiza funtziogabetu egiten zuten berehala, eta espetxe betikora zigortzen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Ez bakarrik legeak hala agintzen duelako, batez ere EAEn dugun araudi nagusiak hala agintzen duelako, eta EHUko estatutuek ere halaxe agintzen dutelako. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.
Beti, beti, araudi sekretu baina antzeman erraz bati jarraituz egiten zirela trukaketak, eta ez, Ana Morenak arbelean arinkeriaz idatzi bezala, inolako ordenurik gabe? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 138. orr.
Niri inoiz ez litzaidake gogoratuko saio sadomasokista bat finantza-aktiboei buruzko araudi berri baten mozorropean aurkeztea. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 38. orr.
araudi aldaketa (11); araudi aldaketak (3); araudi aldaketaren (3); araudi bat (20); araudi batzuk (3); araudi berri (7); araudi berri bat (3); araudi berria (44); araudi berria indarrean (5); araudi berria jarri (3); araudi berriak (29); araudi berriarekin (5); araudi berriaren (7); araudi berriari (3); araudi egin (3); araudi guztiak (6); araudi hori (11); araudi horiek (7); araudi horrek (9); araudi horren (8); araudi horren arabera (3); araudi horretan (3); araudi orokor (3); araudi orokorra (6); araudi orokorra egin (3); araudi propioa (4); beste araudi (5); buruzko araudi (4); europako araudi (8); europako araudi berriak (4); inguruko araudi (4)
alderdiei buruzko araudia (3); araudia aldatu (19); araudia aldatzeko (9); araudia bete (12); araudia bete behar (4); araudia betetzeko (5); araudia betetzen (10); araudia betetzen ez (3); araudia da (3); araudia egin (3); araudia erreformatzea (3); araudia erreformatzearen (3); araudia errespetatzen (3); araudia gogortu (3); araudia hausten (3); araudia hautsiz (3); araudia indarrean (5); araudia onartu (10); araudia urratzen (5); barne araudia (7); bolkestein araudia (3); egutegia eta araudia (3); eusko legebiltzarreko araudia (3); ezarritako araudia (3); garatuko duen araudia (3); garatzeko araudia (4); gure araudia (3); indarrean dagoen araudia (7); inguruko araudia (4); isunen araudia (3); jaurlaritzaren araudia (3); legea garatzeko araudia (3); legebiltzarreko araudia (8); legebiltzarreko araudia aldatzeko (3); nazioarteko araudia (4); sare elektrikoen araudia (5).
araudiak dio (9); araudiak dioenez (3); araudiak egin (4); araudiak ez du (10); araudiak ezarritako (3); araudiak onartzen (3); araudiak zehazten (6); araudiak zehazten dituen (3); barne araudiak (6); dagoen araudiak (3); europako araudiak (9); eusko legebiltzarreko araudiak (3); indarrean dagoen araudiak (3); legebiltzarreko araudiak (8)
araudian oinarrituta (4); lege araudian (3)
araudiarekin bat (3)
araudiaren aldaketa (4); araudiaren arabera (33); araudiaren barruan (7); araudiaren erreforma (8); araudiaren kontrakoa (3); barne araudiaren (3); indarrean dagoen araudiaren (4); legebiltzarreko araudiaren (3); nazioarteko araudiaren (3)
araudiz kanpoko (5)