Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Bada adarbakoitza izeneko animalia bat, garbia eta garbi zalea, adar bakarragatik guztiz preziatua, baina ehiztariek harrapatu ezin dutena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 182. orr.
Alegiazko animalia honi adarbakoitza esaten zioten testu zaharretan eta Herioaren iruditzat erabili izan da euskaraz. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 202. orr.
Mahaiaren atzeko gizonari Hagridek oinarrizko edabe-osagaiak eskatzen zizkion bitartean, Harryk adarbakoitzen adar zilarreztatuak aztertzen zituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.
Ehiztariek, adarbakoitzaren barruan afrodisiakorik gorenena gordetzen dela jakinik, neskatxa birjina bat hartu, eta adarbakoitzaren bidean jartzen dute. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 182. orr.
-Gizotso batek akaba ditzake adarbakoitzak? -galdetu zion Harryk. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 227. orr.