Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abangoardismo (ETCn 64 agerraldi; orobat banguardismo ETCn agerraldi 1 ) 1 iz abangoardia higikundea.
Abangoardismoa da euskal hiztegian ageri den lehendabiziko ismoa. Berria - Kultura 2006-02-12
Gure irakurle-kopuru urria zabaltzeko ahaleginean ia ahaztuta geneukan esperimentaziorako, abangoardismorako, literatur jolaserako ohitura berreskuratzen digu Elorriagak, eta eskertzekoa da. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 8. orr.
Antzerkigintza modernoak, zorionez, forma tradizionalak gainditu ditu hainbat berrikuntza-olderi esker: Pirandello, Bernard Shaw, Brecht eta beste hainbaten ekimenez, absurduaren teatroa, gaitzespen-teatroa eta banguardismo esperimentala landu dutenak. Berria - Kultura 2004-03-27