Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dago, ordea, idazkera aratzik; egia hutsa da hori, hala poesian eta literaturan, nola matematikan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 312. orr.
Beste mundu batean, zirkuluek, musika doinuek beren ezaugarri aratz eta zurrunei eusten diete. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.
Ur garden eta aratza balitz bezala irakurtzen dut haien begien atzeko pentsamendua. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.
Ur garden eta aratza balitz bezala irakurtzen dut haien begien atzeko pentsamendua. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.
Hain baitzen zinezkoa istant haietan elkarrenganako genuen sentimendua, mendigoietako ura bezalakoa, aratza eta garbia, eta guk aski baikenuen ur garden hartatik edatea, mozkorturik bezala sentitzeko eta bizitzako burbuila guztiak odolean sentitzeko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 208. orr.
Zuk aurkitu zenuena materia aratzez egina badago, ez da inoiz ustelduko. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 171. orr.
Goitik behera apainduta, zitroin-lorez beztitutako emaztegai garbi eta aratza dirudi. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 120. orr.
Ibaiak azalean ur garbi aratzak eta barnean arre zikinak daramatzan bezala, haiek fede bat erakusten zuten azaletik, eta beste bat gordetzen barnetik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.
Odol aratz-aratza zebilen gure zainetan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 85. orr.
Gorrota nazazu, mespreza nazazu zure arima aratzak nahi duen bezainbeste. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.
Nire solaskidea -agure ile urdindu bat, sorbalda erorixe eta begiratu aratz garbikoa- hilotz zen zoru grisean bi ilara harantzago. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 23. orr.
Brandano ezagutu dut bere ontzi txikiaren brankan, bizar elur-kolore luze batez, tunika zuri batez, begirada aratz batez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.
Guztien egunean meskita usteldua eliza katoliko aratz izatera pasatu zela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 55. orr.
Baina zergatik da neskato birjina aratza, eta beste emakumeak ez? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 96. orr.
Urrea, zeinarekin konparatzen baitute maitasun hau, hain da aratza eta distirakorra, non doi-doi eusten baitiote begiek. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.
Sentimendurik gorenak, aratzenak, gizakiaren baitan sakon-sakon barneratzen den musika batek askatuak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 17. orr.
Naturaren joritasun itogarriaren aurrean, araztasunik aratzena eta sinpletasunik erabatekoena bilatu nitian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.
Beheko sotoan botiloi bat bentzeno tekniko aurkitu nuen, ehuneko 95 aratz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.
Haran gaineko zeruak urdintasun aratza zeukan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Isiltasunak, danborren durundiaren eta jendearen etengabeko marmarraren ondoren, inoiz baino aratzagoa zirudien: hala nola urak, harri eta hondar pilaketa gurutzatu ondoren, txuriagoa ematen duen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 224. orr.
Sopranoaren ahotsa "kristalezkoa eta aratza" dela dio. Berria - Kultura 2006-02-15
Giroa ere epela zegoen; eta zeruaren urdina, aratz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 81. orr.
Zerua aratz zegoen, urdin betean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 110. orr.
Lekua garbi eta aratz dago, eta, horretarako, neska batek egiten du lan etengabe. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 237. orr.
Eguzkia argi eta aratz zegoen: ardo zuri xume bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.
Almuedanoa gizon guztietan azkena izango litzateke baldin eta alminarrera bihotza aratz eta eskuak garbi izan gabe igoko balitz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 38. orr.
Batek desleialtasun bat egin zezakek, lotsagarrikeria bat, bai, eta are norbait hil, eta barruan garbi eta aratz egon litekek aldi berean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 124. orr.
Susmo txarren kutsu hori ezin daitekeela guztiz aratz, xahu eta purifikatua laga. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 43. orr.
aratz zegoen (3); garbi eta aratz (4); ugaitz eta aratz (7)