Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inauteri bera baino, aratuste kontuak gehiago astindu izan dira gure inguruotan, garizumako barau eta bijiliak izututa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.
Prestigio edo itxurazko zeregin horiek beste zeregin ezkutuko batzuen mozorro direlarik, kanpoko itxuran ere aratusteetan bizi dela baitirudi. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.
Azkenean, adostasuna lortzeko ahalegin guztiak alferrikakoak suertatu ziren eta Bilboko aratusteetako jaitsiera bertan behera gelditu zen. Berria - Euskal Herria 2004-02-22
Egun, Bilboko aratusteak dira mundu osoan zentsuratu dituzten inauteri bakarrak". Berria - Euskal Herria 2004-02-22
Aratusteak iragarriko dituen kartela aukeratzeko prozeduraz. Berria - Euskal Herria 2004-12-22
Aratusteetatik Aste Santura arteko 40 egunak hartzen ditu. Berria - Kirola 2006-02-22
Aspek jaialdi mistoa antolatu du Tolosan aratuste astearterako. Berria - Kirola 2006-02-24
Neurria hobeto hartu izan diola dirudi beste lehen aipaturikoak, honela trufa egiten dionean garizumako etorrerari: Aratuste manga, ardoari zanga! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 83. orr.