Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adarbakar (ETCn 224 agerraldi; orobat adar-bakar) 1 izond adar bakarra duena. ik unikornio.

Ez zen zaldia; ez zen adarbakarra ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 332. orr.

Adarbakarra deitu izan zaio errinozeroari -Rhinoceros unicornis deituari, greko eta latineko deitura itzuliz sudurrean adar adarbakarra deituari- eta, batez ere, adarbakarra deitu izan zaio unikornio izenez hain ezaguna den animalia mitologikoari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 202. orr.

Adarbakar edo unikornioaren mitoa India aldetik etorri eta ederki txertatu zen Europan, bereziki herri germaniar eta eskandinaviarretan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 117. orr.

Adarbakoitza izutia, azkarra eta ihes egiten trebea omen zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 203. orr.

Mota ugaritakoak dira, baita ere, protagonistak: emakume-oreina, adarbakarra, sorginak, giza-otsoa, piratak, jauntxo ankerrak, hamaika motatako pertsonaien inguruko kondairak jaso ditu Ansok.  Berria - Kultura   2004-05-11

Ermitaua eta printzesa, atzean Nafarroako arkularirik onenak segika zituztela, basoan barrena abiatu ziren, adarbakarrak gustuko omen zuen iturriaren bila.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 119. orr.

Adarbakarra garbitasunaren eta purutasunaren sinbolo da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 117. orr.

Diotenez, oraindik ere entzun daitezke adarbakar-irrintziak, gauez, Betelu aldeko baso-mendietan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 211. orr.

2 arrain adarbakar (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Arrain adarbakarra ("Naso") Acanthuridae familiako genero baten izen arrunta. ETC-entziklopedia   Arrain adarbakar, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus