Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arartekotasun iz arartekoaren zeregina, arartekoaren lana. ik arartekotza.

Hiru haundiren (Alemania, Angleterra, Frantzia) bakeak du hori egin azkenean, Angela Merkel alemanak ongi eginik bere arartekotasuna, hunek bere kantziller berri lekua finkatzen zuela hor ederki.  Herria   2005-12-22

Baroiaren arartekotasuna erabakigarria izan zen gero Migel Mailuk Garrüzeko gazteluzaintza eskura zezan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 237. orr.

Zenbait urte lehenago, René Cassin jaunaren ikusten izanik, bere Pariseko etxean, euskal aterpetuen alde arartekotasun eske, segur gogoan dut zer harrera gozoa egin zidan, euskal herritar gisa. zenbait urte lehenago, René Cassin jaunaren ikusten izanik, bere Pariseko etxean, euskal aterpetuen alde arartekotasun eske, segur gogoan dut zer harrera gozoa egin zidan, euskal herritar gisa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 14. orr.

Bada ere Bulgariar ministro ekipa bat Bagdaderat jina, arartekotasun zerbitzu zenbait egin nahiz bi parteen artean.  Herria   2004-07-15

Nik ez nuen inoren arartekotasunik beharko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus