Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ararteko 1 iz arartekari edo bitartekari lana egiten duen pertsona.

Ararteko baten bidez, Abetz-i galdegin nion zentinel aleman bat jo zuen frantses bat tiroka ez zezan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.

Lehen bi puntuak bazter utzi ondoan -berenaz argi direlako- 21. 22. eta 23. Proposizioek erakusten dute ondoriorik bikainena dela Jainkoak arartekorik gabe ekoizten duena; zenbat eta ararteko kausa gehiago behar baitu gauza batek ekoizteko, hainbat eta eskasago izan behar du gauza hark.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 111. orr.

Ni ez naiz arartekoa zuen eta Jainkoaren artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 112. orr.

Urte batzuk lehenago, Göeringen ararteko aritu zen Goudstikker-bilduma erostean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 52. orr.

Dokumentuak xeheki aztertu edo miatu ondoan, lekukoen erranak entzunik, ararteko ziren gizonek beren erabakia eman zuten duda herrestorik gabe Orriaren alde, 1335ean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 217. orr.

Ama-Birjina ararteko, gau eta egun oihuz zagon Jesusen Bihotz sakratuari.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 214. orr.

Hala hasi zen, Gorukiri eta herriska hartako gazteei eskola emaiten, haienganik haien mintzaira ikasiz, eta haiei gaztelania irakatsiz, geure egiteko hartan Goruki ararteko eta bitarteko genuela, ebanjelioaren berri jakin zezaten, gauza guztien gainetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 565. orr.

Zuek ararteko egin nauzue zuen eskariak Jaunari aurkezteko.  Elizen arteko biblia   Jr 42,9

Moises, Jainkoaren eta herriaren ararteko.  Elizen arteko biblia   Dt 5,23 tit

Moises ararteko bakarra.  Elizen arteko biblia   Zen 12,1 tit

Amodio hori elikatzeko eta gorpuzteko, hari buruz hitz egingo zioten oilaloka pare hura eskuratu zuen, ez dakit artekari ala ararteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 111. orr.

Aita -enpresa bateko kargu ertaina- ez omen zuen alde, baina izeba Milagrosek egin omen zion ararteko lana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

Arartekoa Caron jauna zen, gure anai François-ren anaia, amiral Platon-en lankidea.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.

Etsitzeko egoera hortan, Portugalerat, Fatimako Andre dena Maria-rat, joanen ginela botu egiten dugu, kontzentrazio zelai batean laster heltzen bagira eta bederatziurrun bat hasten dugu, Maria arartekoaren besta hurbil baita.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 132. orr.

2 Ararteko Herriaren Defendatzailearen izena.

Carlos Valerio Costa Ricako Arartekoaren abokatua eta gizakiekin egiten diren ikerketa saioetarako etika batzordeko kidea da.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Administrazioek ez dute barneratu Arartekoaren rola.  Berria - Harian   2005-03-31

Euskararekin zerikusi duten kexuak "nabarmen" gehitu direla ageri da Arartekoaren txostenean: 2002an 12 besterik ez ziren jaso, eta iaz, berriz, 49.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Etxetik museora lanak lekualdatu zituztenean kalteak izan zirela ondorioztatu du Arartekoak, Nafarroako Parlamentuari igorritako txostenean.  Berria - Kultura   2004-01-28

Arartekoak ere baliogabetzat eman zuen gobernu taldearen erabakia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Ohiko arazoa bilakatu da, Arartekoak atzo esan zuenez, diru laguntza horiek beranduegi banatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Arartekoak begi onez ikusi du Emakunderen ekimenez Eusko Jaurlaritzak 2000. urte amaieran onetsi zuen jarduera-protokoloa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Arartekoak azaldu zuen milaka pertsonek dituztela ukatuak beren oinarrizko eskubideak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

1988an, euskaltzainburuorde izendatu zuten, baina kargua hurrengo urtean utzi zuen, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko egin zutenean.  Berria - Kultura   2004-06-04

Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko Iñigo Lamarkak iazko txostena aurkeztu du; zenbait erakundek gutxi laguntzen dutela dio, eta prozedurak "ahalik eta arinen" bideratzeko eskatu die.  Berria - Harian   2005-03-31

Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuaren jarrera dela eta babesa emateko eskatu dio ELAk Iñigo Lamarka Arartekoari.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

Lamarkaren parean, orain artean EAEkjo Ararteko izandako Juan San Martin, Xabier Markiegi eta Mertxe Agundez izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

EAEko Arartekoak "baliogabetzat" jo du gobernu taldearen akordioa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

EAEko Arartekoak egin duen txostenaren arabera, emakumeei gizonen pare parte hartzen uzten ez dieten alardeak eta udalen baimenak legearen aurkakoak dira.  Berria - Harian   2005-05-22

Nafarroan, Arartekoaren bulegoak esku hartu du zaharrei zuzendutako zerbitzuen auzian.  Berria - Harian   2005-08-10

Irakasleak eskutitz bana idatzi zien egunkari handi baten zuzendariari eta Espainiako Arartekoari, gertatutakoa kontatuz.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 111. orr.

Arartekoaren ekimenak: 33 espediente abiatu ziren iaz erakundearen beraren ekimenez.  Berria - Harian   2005-03-31

Karta argitaratu zioten, eta alferrikako hitz zintzoz beteriko erantzuna heldu zitzaion Arartekoaren bulegotik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 111. orr.

· (minuskularekin) Espainiako ararteko Enrique Mujikak adierazi du polizoia ospitaletik ihes egin eta 23 egunera aurkitu zutela, Donostian, eta adinez nagusia zela baieztatuta Marokora bidali zutela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Hala esan zuen EAEko jarduneko ararteko Mertxe Agundezek atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

EAEko arartekoa izendatzeko, Legebiltzarreko kideen hiru bostenek ados egon behar dute, hots, 75 legebiltzarkideetatik 45en bozak dira beharrezkoak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Nafarroako arartekoa hautatu beharra du Parlamentuko Erreginen Foraleko batzordeak otsail hortan.  Herria   2001-01-11

Lana XXI. mendean: etorkizunerako aukerak izeneko jardunaldia inauguratu zuen Miramar jauregian, ararteko kargua hartu zuenetik egindako lehen ekitaldi publikoan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus