Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zergatik ez zioten kuttun batekin arao egin? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 19. orr.
Horregatik hain ume zuri eta lodi hura, zakutik irribarrez atera eta begiak zabalik jaio zena ikusi zutenean senitarteko eta auzoko guztiak konjuruka hasi ziren, arao egiten, etxe gainera gatza botatzen, dena zerutik eroritako aingerua ematen zuen haurra babesteko asmoz. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 104. orr.
Orduan Landolfo jaunak arao egin zion Jainkoaren izenean, egia esan zezan hilik zegoela esaten zuen San Frantziskoren santutasunaz, eta artean bizi zen Santa Klararenaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1109. orr.
Lagunek zauria lotu zioten Ulisesi, eta arao bat esan zuten odoljario beltza geldiarazteko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.
Halaxe aritu zen luzaz, biraoari irain eta irainari arao. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 259. orr.
Aztikeriari berehala antzeman zioten eta, sorgin batek arao egokiak esan zituelarik, Badr erregea atzera gizon bihurtu zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.
Hirugarrena, berriz, "khanèc", iradokizunez bete-betea, hil edo biziko ibilbide den aldetik heltzen dio lepo hitzari, hots, itxi, trabatu zein ebaki daitekeen zera den aldetik, eta "c'at resta ant 'l khanèc" (zintzurrean trabes geratuko ahal zaik) eta halako araoetan erabiltzen da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 33. orr.
Lapurren buruzagiak, harkaitzera iritsirik, ezpata zorrotik atera, eta ohiko araoa ahoskatu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 98. orr.
Sutara berriro lurrin doi bat isuririk, bere araoa ahoskatu zuen eta harlosa berriro ere zulo gainean egokitu zen, azti afrikarra eta Aladinen etorreraren aurretik zegoen bezalaxe. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 214. orr.
Alabaina, lapurrei zalantza piztu zitzaien: gizon hark nola lortu ote zuen ezkutalekura sartzea, ezagutuko al zuen hara sartzeko araoa, beste norbaitek ere izango al zuen horren berri? Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 100. orr.
Abracadabra Gaitzak eta hondamenak uxatzeko arao hitza; hizkera ulertezina. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 281. orr.
Eleberri hau irakurri nahi duenak, balia dezake, eta ez da gutxi, autorearen eta obraren gainean zabaldu den aztikeriarik gaiztoenetako bat araoz uxatzeko: autorearen misoginia ia sortzezkoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.
Proustek bilatzen zituen oroitzapenak eta Francok bilatzen dituenak, beraz, iheskorrak dira, ezkutukoak, ilunekoak; ezin dira lehiatu eguneroko bizitzako, eguneroko jarduneko argi itsugarrian: araoz dei egin behar zaie, ametsak balira bezala, isiltasunean eta iluntasunean, kortxoz forratutako gela batetik edo trantzea nahiz ameskeria hurbil dituen gogo-egoera batetik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.
Hi, edabe ustel, gauerdi-belar anitz nahasturik osatua, Hekatek hiru araoz zitaldu, madarikazioz kutsatua, hire magia berezkoak, hire indar eta eragin larriak, biezaio biziari bet-betan betiko itxiaraz begiak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 132. orr.
Mukitsu alaenak jadetsi zuen nerbioen dantza leher zekion, eta arao etsitu batez jesarri zen herriaren ikurra bihurtutako zubi eskegiaren argazki erraldoiaren azpian zegoen aulkian. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 59. orr.
Harria sugeari ostu, urez beteriko urrezko katiluan sartu, Donibane gaueko ilargiaren argitan jentilaren atea islatzeko moduan jarri eta arao egin zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 66. orr.
Zakutik irribarrez atera eta begiak zabalik jaio zena ikusi zutenean senitarteko eta auzoko guztiak konjuruka hasi ziren, arao egiten, etxe gainera gatza botatzen, dena zerutik eroritako aingerua ematen zuen haurra babesteko asmoz. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 104. orr.
-Zergatik ez zioten kuttun batekin arao egin? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 19. orr.
Orduan Landolfo jaunak arao egin zion Jainkoaren izenean, egia esan zezan hilik zegoela esaten zuen San Frantziskoren santutasunaz, eta artean bizi zen Santa Klararenaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1109. orr.