Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arantzurde iz ugaztun karraskaria, bizkarra eta alboak adarkizko arantzez eslatiak dituena.
Oposizioko buruak konstituzioaren kontrakoa iritzi zion erreformari ituna erreformatzeko modu ezkutua zela esan zuen eta "adabakiak" jarri arren konstituzioaren kontrakoa izaten jarraituko zuela adierazi zuen: "Arantzurde bati ilea kizkurtu nahi izatea bezalakoa da". Berria - Harian 2005-11-03
Ez izatera debeku nagoen espetxeko sekretuez mintzatzea, banikek kontakizun bat zeinaren hitzik arinenak hire arima bailuke erdiratuko, odol gazte hori izoztu, begi biok, izar antzo, beren esferetatik jauzarazi, hire xerlo dotore izurtuok bereizi eta banakako ile bakoitza tente laztu, arantzurde larrituaren zirien gisara. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 58. orr.