Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arantzel iz zergen, eta eskuarki muga-zergen, tarifa.

Atzo ezarri zituen indarrean EBk Txina eta Vietnamgo zapaten gaineko lehen arantzelak, kostu azpitik ekoizten direla argudiatuta.  Berria - Ekonomia   2006-04-08

Atzoz geroztik, %5 handitu ditu zigortutako produktuen gaineko arantzelak, eta hilero beste %1 emendatuko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Arantzelaren igoera jasango dute bitxiek, hozkailuek, paperak, patinek, urdaiazpikoek, eztiak, piñak, esne-hautsak edo zenbait arropek ere (prakek, jakek eta oherako arropek).  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Munduko Merkataritza Erakundeak arauz kanpokotzat jo zuen hainbat enpresaburuk esportazioetarako zerga laguntzak jasotzea ahalbidetzen zuen AEBetako legea; Europako Batasunari, ordainean, arantzelen bidez urtean 4.000 milioi dolarrerainoko zigorrak jartzeko baimena eman zion.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Dokumentuak dio nekazaritza produktuei merkatuak ireki behar zaizkiela, eta horretarako mugasariak pixkanaka murriztea proposatu du, batez ere arantzel handienak.  Berria - Ekonomia   2004-07-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus