Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arantzatsu 1 izond arantza asko duena.

Erauzitako puskak ematen zuten, eta sasi arantzatsuan zeuden, lurretik oin bat gora edo.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 144. orr.

Bertan geratu ziren hobbitak, zuhaixka arantzatsuaren babesean, Mordorko argi iluna astiro amatatzen zen bitartean, gau ilun eta izarrik gabeari tokia uzteko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 251. orr.

Kardu arantzatsua, ardien ilea harrotzeko karduaren antzeko tresna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 27. orr.

Sasi arantzatsuen artean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 238. orr.

Oberskik (Amsterdam,1938), mataza bat, edo triku arantzatsu bat, gordetzen zuen bere baitan Bigarren Gerra bukatu eta hogeita hamar urte geroago idaz-makinari eragin zionean.  Berria - Kultura   2004-06-02

Otarrain arantzatsuek, mixera marra beltzekoek, artean bizirik, karraska egiten zuten beren hanka hautsien gainean herrestan zebiltzalarik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Unibertsitatea, Ritarentzat, ez zen inolaz ere Jakituriaren tenplua: bidexka arantzatsu eta nekagarri bat zen, titulura, lanpostura eta ogibidera zeramana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.

-Agur, Julieta laztana betiko! -esan du, hitzek eztarrian gora sasi arantzatsuren bat aurkitu izan balute bezalako ele urratu batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 194. orr.

Zerurako bide malkor arantzatsua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 48. orr.

2 irud/hed

Txostenak hamaika auzi arantzatsu eta arlo kezkagarri aletu ditu: [...].  Berria - Harian   2006-04-20

Londresek eta Dublinek iragan irailean elkarrizketa trinkoak izan zituzten Leedsen (Ingalaterra) eta bai Blairrek bai Ahernek esan zuten auzi arantzatsuenak "IRAren desarmea eta etorkizuneko ekinbide paramilitarra" konponbidean zeudela. Baionak, berriz, mailari eusteko ahaleginetan dihardu liga hasi zenetik, eta bihar erronka arantzatsua ukanen du Agenen aurka, Jean Dauger zelaian (18: 30).  Berria - Mundua   2004-11-18

Erabaki arantzatsua da gizakiei ere botikak ematen hastea, ez dagoelako argi funtzionatuko duten.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Nola liteke gai arantzatsuotan egia ez esateko ausardia izatea?  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Mahai gainean beste bi gai arantzatsu daude: pentsioen erreforma eta negoziazio kolektiboarena.  Berria - Ekonomia   2006-05-07

Gai arantzatsu batzuen gainean teologia protestanteak zer zioen gogoratzen ahalegindu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 249. orr.

3 kardu arantzatsu

Kardu arantzatsua, ardien ilea harrotzeko karduaren antzeko tresna, kardu arantzatsuak edo tresnak bezala ardien ileak harrotzen eta biltzen dituen hesia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gai arantzatsu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus