Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arantzadun 1 izond/izlag arantza edo arantzak dituena.

Inguru hauetan, behin baino gehiagotan erreparatu diet behorrei, ezpainak ondo zabaldu eta apartuta, nola hortzak eransten dizkieten ote-punta arantzadun horiei.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

Begitxo distiratsuak dituen zozo bat ikusi dut, burdin hari arantzadun haga baten gorenean pausaturik, munduari kanta-kantari.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Estu-estu sorbaldak, alanbre arantzadunezko soinaren gainean zut.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

Hitz egiten ari zela esku-zartako bizi bat eman zion landare gorri ilun arantzadun bati eta erretirarazi egin zizkion isil-misilka haren sorbaldara luzatuak zituen garro luzeak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 82. orr.

Haren hegal arantzadunak izugarri handiak ziren bere gorputzaren aldean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 212. orr.

Sasi lehor arantzadunei heldu nien, baina erroak atera egin ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 169. orr.

Haren hegal arantzadunak izugarri handiak ziren bere gorputzaren aldean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 212. orr.

Hurrengo instantean bertan gelditu eta izozten zen arte olatu harroen belztasun arantzadunagatik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 26. orr.

Begitxo distiratsuak dituen zozo bat ikusi dut, burdin hari arantzadun haga baten gorenean pausaturik, munduari kanta-kantari.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Arantzadun koroa litzateke hori.  Berria - Ekonomia   2006-04-14

2 alanbre arantzadun

Haietan erlijio bakoitzak bere hilerri propioa izaten du, alanbre arantzadunez eta hesi sendoz babestua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 190. orr.

Italiarrentzako kontzentrazio eremu batean bizi zen, inguru guzti-guztian alanbre arantzaduna zuten kasernatzarrak ziren, hiritik oso urruti.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.

Arrebak sonanbulo-urratsez aurrera nola egiten zuen begira geratu zen Jonathan: begitartea barrurantz erabat bildua; estu-estu sorbaldak, alanbre arantzadunezko soinaren gainean zut.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

3 bastanga arantzadun (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Bastanga arantzaduna ("Dasyatis centroura") ur gaziko kondriktie arrain kartilaginosoa da, Dasyatidae familiakoa. ETC-entziklopedia   Bastanga arantzadun, Wikipedia

4 isats arantzadun (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Isats arantzadun ("Calicotome spinosa"), Fabaceae familiako basa landarea. ETC-entziklopedia   Isats, Wikipedia

Hona Coleophora genero honetako tximeleten beldarrak aurkitzeko egokiera emango dizuten landare batzuk: asentsio-belarra, uso-belarra, [...] isats arantzaduna, sabi hostozuria, sapelarra, [...] itsabalkia eta abar luuuuuuuuuuuuze bat. ETC-prentsa   Argia, 2011-03-13

5 mazkar arantzadun (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Mazkar arantzaduna ("Cobitis calderoni") "Cobitis" generoko animalia espezie bat da. Arrainen barruko Cobitidae familian sailkatzen da. ETC-entziklopedia   Mazkar arantzadun, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus