Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zergatik ote ditu horrenbeste arantza elorriak? Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 27. orr.
Ziztaden tamaina ikusita, arantza hauek oin beteko luzera izan behar dute, soinean daramadan guztia zeharkatu dute eta! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.
Oihal hauen egikera dela-eta, ehunean trabatutako arantza edo iltze batek karratuak osatuz urratuko ditu. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 177. orr.
Mutikoa bere oin potzolotik arantza bat ateratzeko ahalegin-keinu amaigabean ari zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 58. orr.
Saihetsean eztenkada eta begietan arantza bezain mingarri. Elizen arteko biblia Jos 23,13
Landu soro berriak, ez erein arantza artean. Elizen arteko biblia Jr 4,3
Fangek ulu egin zuen eta ihes egiten saiatu zen, baina arantza artean katigatuta geratu zen eta are ulu ozenagoak egin zituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 230. orr.
Nik ongi ezaguna baitut hari darion usaina, arantza arteko arrosa da eta, zelaietako lirioa, eta anbar urtua bera. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 73. orr.
Zonbat elorri eta arantze ez dago gutan ihaurri. Herria 2001-05-10
Arrosapean beti arantza. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 127. orr.
-Hik asteak daramatzak, Simon, aste osoak, heure barruan sartuta eta trikua bezala kizkurtuta, arantza eta guzti. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 79. orr.
Ez dute jada auzoko herriek Israel mesprezatuko, ez dute arantza zorrotz eta lahar mingarriek bezala zulatuko. Elizen arteko biblia Ez 28,24
Batzuek arantza zorrotz eta luzeak zituzten, eta besteek mendu gakotuak eta labanak bezain zorrotzak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 244. orr.
Lodi zegoen pilaturik gurutze eta hilarri okertuen gainean, ate txikiaren lantzen gainean, arantza soilen gainean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 332. orr.
Kirikinoa nintzen, gorputza bere osoan arantza legezko ile luze latz zorrotzez josia. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 282. orr.
Egiten zidan eskaintza, arrosa baten parekoa zen: lore ederra usain onarekin baina bere arantza ziztadunekin ere! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.
Haren orkatila puztuak triku bat zirudien, arantza zilarrezkoekin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.
Burezurra eta berna-hezurrak zeuzkan zizelaturik, eta arantza-koroa haien inguruan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 62. orr.
Trailutzar antzeko bat zebilkion dinbi eta danba, zanpaka; mamia hezurretik tarratatu nahi zion arantza-mutur handi bat balitz bezala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 270. orr.
Ba omen du elikagairik, nahikoa atsegina denik, pulpa dezente baitu bere arantza-puntta horien atzetik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.
Udaberriak lore txuriz janzten ditu arbolarik goiztiarrenak, sahatsa, gereziondoa edo elur-arantza kasu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.
Hantxe zeukan bere aurrean, gori-gori, trikutzar arantza-zut baten gisa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
Urteetan aurrera doa, baina Divacek badu arantza bat, Los Angelesen atera nahi duen arantza. Berria - Kirola 2004-07-21
-Neurri batean gizaki orok darama urruti-minaren arantza hori bere baitan itsatsirik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.
Frustrazio horren arantza eraman ezinez bizi da D'Annunzio. Berria - Kultura 2004-08-05
Leitzarango autobidearena, "arantza baino gehiago, gurutze-bidea" izan zen Muruarentzat, bere hitzetan. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
Baina arantza bat gelditzen zitzaion bihotzean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 136. orr.
Nik uste, arantza batekin gelditu dela Manu. Berria - Ekonomia 2004-10-27
Hala ere, barrenean sartuta neukan gizon haren irudia, eta barrenago berriz beste arantza bat: aldizkariko erredakzioan agertu zen emakumea nor ote zen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 27. orr.
Datu bakoitza bere bihotzean arantza bat, zizt, eta gero beste bat, zizt. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 211. orr.
Arantza eta lore ugari topatuko baituzu testuotan, non zer dagoen bereizteko zail den nahas-mahasean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 7. orr.
Hala ere, badu arantza bat leku mingarrian iltzatuta. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 54. orr.
Gerra zaharraren arantza barruan zeraman, bizirik oraindik, eta iloba hil berria beste aldekoetan ikusten zuen, nonbait. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 127. orr.
Aurreko lorpen guztien erramu-koroa izan beharko zukeen azken xehetasun hau bihurtu zen, hala ere, urte batzuetako bere arantza minena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 140. orr.
Arantza askoko bidea Errukia daukagu begietan, arantza hezurretaraino sartua, eta horrek lausotzen digu ikusmena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 40. orr.
Zerua ez da inoiz hain egiazko izan, hain arantza gabe zure ezpainak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 61. orr.
Aldi berean, SOS Arrazakeriako kideek arantza txiki bat kendu dutela uste du Hernandezek. Berria - Harian 2005-11-17
Nahiz eta pozak, arrosak bezala, berekin izan beti bere arantza. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 102. orr.
Zeharkako apofisi eta arantza apofisi artean, bestalde, lamina dago. Bi egitura hauen artean orno arkua eratzen dute. ETC-entziklopedia Lepaorno, Wikipedia
Tuberkulu nagusia: muskulu desberdinak ezartzen dira: arantza gaineko muskulua, arantza azpiko muskulua eta muskulu biribil txikia. ETC-entziklopedia Humero, Wikipedia
Arantza bifidoa sortzetiko malformazio bat da zeinean hodi neuralaren itxiera ez-osoa ematen den. ETC-entziklopedia Arantza bifido, Wikipedia
Esaterako, Newcastleko unibertsitateak Erresuma Batuko Cambriako erraustegi ezagunean 2003an egindako ikerketaren arabera, jaioberrietan eta fetuetan %17 malformazio eta mutazio kasu gehiago (arantza bifidoa, erbi-ezpaina...) atzeman da inguruko biztanleetan. ETC-prentsa Argia, 2010-11-28
Emakume haurdunek behar dute hura hartu haurdunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan, haurrak arantza bifidoa izatea saihesteko. ETC-prentsa Berria, 2017-01-07
Jokin Fisicok (Arrigorriaga, Bizkaia, 1993) arantza bifidoa du, sortzetiko eritasun ezohiko bat, eta, horren ondorioz, esaterako, mugatua du mugikortasuna. ETC-prentsa Berria, 2017-12-14
"Beti esan ziguten arantza bifidoa izateko arriskua handitzen zela", oroitu du Itziarrek. ETC-prentsa Berria, 2018-10-20
Balizko akordio horren oinarriak finkatzeko, abiaburu izan daitezke bizitzarako edota osasunerako eta giza duintasunerako 30 gaixotasun latzenak izan daitezkeen horiek; kasurako, Huntington eta Duchenne sindromeak, arantza bifidoa, etab. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2019. Gizarte zientziak eta Zuzenbidea, Askoren artean, UEU, 2019
Arantza erdibitua jasaten dutenen ezaugarri batzuk 20. astean egindako ekografian igar daitezke. ETC-entziklopedia Haurdunaldi, Wikipedia
Tuberkulu nagusia: muskulu desberdinak ezartzen dira: arantza gaineko muskulua, arantza azpiko muskulua eta muskulu biribil txikia. ETC-entziklopedia Humero, Wikipedia
Burezurra eta berna-hezurrak zeuzkan zizelaturik, eta arantza-koroa haien inguruan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 62. orr.
Komentuak, monasterioak eta katedralak zein baino zein ibili ziren Lignum Crucis-aren ezpalak, era guztietako iltzeak eta arantza-koroaren zatiak lortzeko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 254. orr.
Flagelazioaren zutarria eta gurutzea daude nabarmenen, baina zutarriari eusten dion aingeruak hiru iltze ditu eskuan, gurutziltzatzean erabilitakoak. Lurrean, arantzen koroa eta zigorra ere bistan dira. ETC-entziklopedia Kristo pasioko sinboloak aldean, Wikipedia
Jesus Nazaretekoari ere, bere erregegoaz iseka eta burla egiteko, trapu eskarlatazkoa janzteaz batera, buruan elorri-arantzazko koroa eta kanabera eskuan ipini zizkioten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.
arantza artean (4); arantza atera du (3); arantza atera nahi (5); arantza atera zuen (9); arantza bat (17); arantza hori kendu (5); arantza kendu nahi (6); arantza kentzeko (6); arantza sartua (4); azaldu du arantza (3); baina arantza (5); barrena eta arantza (3); bere arantza (4); ditu horrenbeste arantza (3); duen arantza (3); horrenbeste arantza elorriak (3); iazko arantza (7); izanaren arantza atera (3); kide arantza (3); sartu izanaren arantza (3); txapelketako arantza (3)
arantzarik gabe (3)
arantzazko koroa (5)