Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fruitu arbola horiek, aranondoak agian, desfilatuz doazenak. Dagoeneko aranondoak badoaz fruituz zamatzen, eta elurrak kaskoak estaltzen dituenean agertuko da erbinude zu ria, eta elur-eperra. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.
Aranondo baten adar bat ateratzen zen harresi baten gainetik kanpora eta, behinola, geratu egin nintzen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.
Pinua irteten bada, berri on bat etorriko da; paulonia baldin bada, berriz, dirua; euria baldin bada, kezka bat dator; aranondoa izanez gero, maitasuna. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 39. orr.
Kartak nahasi eta mila eratara elkartzen zituen; aurpegian desilusioa eta urduritasuna agertzen zitzaizkion, eta ez zitzaizkion joaten harik eta aranondoa eta paulonia ateratzen zituen arte. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 39. orr.
Badira aranondo arandunak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 122. orr.
Haien lorratzari jarraitu zien, aranondo loratuek gidatutako figura ilun zarpail hark. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 161. orr.
Gero, zelaietan aranondoen gerizpean eserita, jan eta jan aritzen ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 383. orr.
Leihoek aranondoz betetako jardin luze eta estu batera ematen zuten. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 61. orr.
Axenariok esku-argia jaso, aranondo-adar bat gerturatu eta aran batzuk bildu ditu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 119. orr.
Satiragile doilorrak baitio, hara, urdinduak dituztela agureek bizarrak, haien aurpegiak zimurturik daudela, begiei erretxina lodi eta aranondo-goma dariela, eta aurki nagusitzen zaiela buru-eskasia, guztizko zango-ahultasunarekin batera. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 87. orr.