Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskal lege eta erakunde tradizionalak euskal demokrazia moderno bat sortzeko abiapuntu besterik ez ziren, euskal nazionalismo berri bat sortu behar zen aranismo eta separatismotik harantzago, Europa federal batean bilatu behar zen Euskadiren tokia. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.
Gutxienez 1900-1968 arteko deus ezer ulertu nahi bada Europan, berdin da eskuineko zein ezkerreko mugimendu politikoak, artistikoak ala literarioak, baina orobat Euskadin aranismoa, Euskaldunak edo Garoa-ko ruralismoa, edo "euskal pintoreak" ohi deritzenen pintura, gerraurreko sozialismoa eta komunismoa, kooperatibismo arizmenditarra gero, edo gure Mirande. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 212. orr.
Gurean aranismoari egotzi izan zaio ahozko tradizioarekiko arbuioa, baina jarrera hori askoz ere lehenagokoa da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.
Eginaren eginez, tradizioarekin eta gramatikarekin hautsi gabe komunikaziorako tresna argia lortu du. Hemen ez da izan aranismorik, hizkuntza ez da izan garbitasunaren sinbolo helgaitza, are gutxiago esperimentatzaileen tresna iluna. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 10. orr.