Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aranaztar (orobat aranztar; Euskaltzaindiaren Hiztegian aranaztar agertzen da) iz Arantzakoa, Arantzari dagokiona; Arantzako biztanlea.

Pello aranaztarra Fagoaga-tarren arbasoa etzen guti loriatuko, gogoratzearekin askaziaren ondar aldaxka, Sarako pilota plazan ager zitakela egun batez bere aitatxi iduri, xixtera eskuan, osaba bezala.  Herria   2004-12-30

Hantxe gelditu da bakar bakarrik etxekandre aranaztarra, zerua goian eta lurra behean, beste anparorik gabe, bost umegorri negarrez, soineko beltzetik tiraka dituela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 80. orr.

Argentinan gaindi misionest lanetan ari den Ines Lukanbio serora aranztarrak ditu horiek guziak banatuko argentindar behartsueri.  Herria   2005-04-07

Nik izautu nien Gorostingo Martioxe; aranaztarra yuen sortzez, ta babazale amortua, ta ark esaten zien: gizonak eunen bi otordukin aski zula, ta plato bakarra, biño artatik naikoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 60. orr.

Harritu egin nau aranaztarren martingalak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 137. orr.

Jon Barberena eta Jon Elizetxe baztandarrak, Mizel Mateo bidarraitarra, Alazne Untxalo iturendarra, Julen Zelaieta beratarra, Oier Lakuntza iruñearra, Julio Soto gorritiarra eta Eneko Lazkoz etxarri-aranaztarra.  Herria   2004-11-25

Etxarri-Aranaztarrak gaina hartu eta atxiki dio Zubirikoari.  Herria   2001-11-08

Eibarko "Katedralean" Azkaindarra joko gaitza eginez Etxarri Aranaztarrari nausitu da.  Herria   2001-04-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus