Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aranondo-adar bat gerturatu eta aran batzuk bildu ditu. Adarrak aran hori piloa zeukan eta bete egin nuen nire alkandora barrua. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 119. orr.
Eta mirabella motako aran umotuegi batzuen usaina nagusi zen oroz gain. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.
Kafea ekarri nion eta aran egosiak hartu nituen niretzat, idorreriaren kontrako erremedioa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 78. orr.
Aran ustelen, kontserbagai garratzaren eta arrautza ustelen nahaste baten usaina du gelak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.
-Urte berriarekin batera, artean sagarrondoak hostorik gabe direlarik, mihurak bere aran modukoak ematen ditik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 208. orr.
Urdaiazpiko ebaki bat zegoen ikusgai azpil urdin handi batean, eta, haren ondoan, aran-pudding oso arin baten puska bat plater batean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 82. orr.
Azken oparia zabaldu eta Weasley andreak puntuz egindako beste jertse bat bidali ziola ikusi zuen Harryk, eta aran-pastel handi bat ere bai. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 179. orr.
Postrerako, Adelak jogurt bana atera zuen, berak egina, aran eta sagar zati txikiekin, eta masusta-marmeladarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.
Gizon bat sumatu zuen zurrungaka, soingaineko batez fardel baten gisa bildurik, burua aran otarren gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.
Zizare bat harrapatzekotan zegoela, aran arbola batetik arana erori eta "kaxk! J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 129. orr.
Aranpasa edo aran melatua aran idor gozoa da. Berez, fruitu lehor moduan sailkatzen dute nahiz eta fruitu lehortua izan. ETC-entziklopedia Aranpasa, Wikipedia
Erre bihurriagoak: erre laranja-xerren gainean eta zuztarrak betetzen zuen zuloan sartu mahaspasak eta aran melatuak, koñaketan beratuak, gura izanik. ETC-prentsa Berria, 2008-11-01
Bazen segurki gauza ona frango: arrain, antzara eta ahateki kontserbuko, arno buxundatu eta edari, erreximeta mota asko, gerezi, ahabi eta beste, ardi gasna, biper eta biperki, aran melatu, urdeki, denetarik... ETC-prentsa Herria, 2008-09-25
Ondoan, aran gardenek birjina baten gozotasun klorotikoak agertzen zituzten; klaudia aranak eta txiliportak zurbil-zurbil zeuden, xalotasunezko lore bat bezain; mirabellak aletu egiten ziren, kaxa batean banilla makilatxoekin ahazturiko arrosario baten urrezko bihiak bailiran. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.