Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Siriar hitz horrekin egileak Talmudaren garaiko doktoreak adierazten ditu, kaldear edo siriar hizkuntza (arameera) erabiltzen zutenak (Munk). Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.
Hizkuntza batzuen -adibidez, aramera eta latinaren- erabilera hasieran egokitu zitzaizkien inperioak baino askoz harantzago zabaldu zen denboran eta espazioan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 445. orr.
Horrela arameera edo sirieraz idatziriko Bibliako testuen glosa eta parafrasien multzoari esaten zaie, bereziki. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 241. orr.
Gogoratzen zaigu bestalde nola Jesusen herritarrek azkenean beren ohiko hizkuntza hebreera baztertu zuten liturgiatik landa eta, beren eguneroko harremanentzat, arameera zerabilten. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 179. orr.
Mesedez, hitz egiguzu arameeraz, ulertzen baitugu. Ez mintzatu hebreeraz, harresi gainean dagoen jendea entzuten ari da eta. - 0. orr.
Dena dela, Jesus Jauna bera bezala, arameeraz mintzo zen hastetik Jerusalemeko eliza. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.
Hebreeraz-targum hitzak 'itzulpena' esan nahi du, eta eskuarki jatorriz arameeraz idatziriko liburu eta izkribuak aipatzeko erabiltzen da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 245. orr.
Bi zatik osatzen dute, Mishnah-k eta Gemarak; aurrenekoa hebreeraz dago idatzia, eta bigarrena arameeraz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 224. orr.
Arameerazko otoitza, Jainkoaren izena goresten, harenganako fedea berresten eta Israelen hilezkortasuna aldarrikatzen duena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 223. orr.
Hori da Yonathan ben Uziel-ek (bakea bego harekin!) emaniko azalpena, bere arameerazko parafrasian honela zioela: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 76. orr.
Gutuna arameera-idazkeraz eta -hizkeraz idatzia zegoen. Elizen arteko biblia Esd 4,7
Estatu unibertsal honen barruko hizkuntza irabazlea ez zen izan honela ofizialki ohoraturiko hiruretako bat ere; aramera izan zen, bere idazkera alfabetiko erabilterrazagoarekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.