Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

araldi iz abereen emeak umea edo umeak izateko eran dauden aldia.

Behin araldia igarota, urteko gainontzeko garaietan apenas izaten duten jarduera sexualik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 223. orr.

Katuak, txakurrak edo ardiak oso garai laburretan parekatzen dira, hau da, araldian daudenean baino ez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

Urtean behin edo, araldi garaian, egingo dituzte euren saiotxoak, eta hurrengo urtera arte!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 107. orr.

Araldi betean dauden hainbeste ar amorratuen artean, emeak, orokorrean, ongi gordeta daude, batez ere aire hartzera ateratzen direnean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 340. orr.

Orain, ez zuen herabetasunik batere, haren araldia bete-betekoa zen, oilategietako simaurra ere berotzeko modukoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.

Bere izaeraren arabera joaten eta etortzen da, komenigarri deritzona jaten du, aurkitzen duen toki egokian babesten da, bero aurkitzen duen lehen emearekin elkartzen da, araldirik badu behintzat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 196. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus