Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauez ere kartzelero da kartzeleroa, eta egunez bexalaxe egin diezazkioke kontaketak, araketak eta bururatzen zaizkion txakurkeria guztiak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 160. orr.
1974ko urtarrilean kontrol eta araketa ugari egin zituen poliziak Ipar Euskal Herrian, eta baita atxiloketak ere. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 169. orr.
Galerian zehar kartzelero taldearen oinotsak sumatu baditu, eta ondorenean tribu-kidearen atea ireki dutela sumatzen badu, erne eta atezuan jarriko da euskal-kiowa presoa, badakielako araketa egitera joan zaizkiola, edo jipoitzeko aitzakiaren baten bila. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 148. orr.
Begiak bere araketan egiten dituen mugimenduak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 73. orr.
Hogeita hamar bat kilometroko luzera eta hogei bat zabalera duen eskualde batean etxez etxe araketak egiten ari diren lurreko tropei, laguntza eta babesa ematen jarraitzen zieten, ordea, gerrako berrogeita hamar hegazkinek eta hirurogei helikopterok. Berria - Mundua 2006-03-18
Altzari eta moketen gainan, esku arduratsu eta zilar batzuen lana nabari zen, poliziak hemengo araketak burututzat jotzen zituen seinale. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.
Besoak zabaldu zituen, polizien araketetan miatuek egin ohi duten bezala. Araketa zorrotzak ere egin zituzten urte hartako azken hilabeteetan Alcalan, Huescan-eta. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 116. orr.
Presoak erabat biluztu beharra eta gorputzaren araketa sakonak ez daitezen gehiago egin. Berria - Mundua 2004-09-03
Bazen metodo bat, araketa sistematikorako plan astitsu eta antigoaleko bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Hedabideei adierazitakoa bakarrik esan diete udaltzainei, identifikatu eta araketa prebentiboak egin behar dizkietela aurrekari penalak dituztenei edo armak eramateaz susmagarri diren guztiei. Berria - Euskal Herria 2006-01-19
Araketa hegazkinek egindako argazkiak aztertu ondoren, bonbardatzeko agindua prest geratu zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 62. orr.
Etxe araketa hauek egiten ari zirelarik, Tsahaleko militarrek aurre egin zieten gerrillari palestinarrei eta gertatutako tirokaldi hauetatik batean hil zen 19 urteko palestinar gazte bat. Berria - Mundua 2004-05-14
Bide kontrol edo etxe araketetan lapurtu ei zieten irakiarrei. Berria - Mundua 2004-06-02