Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espainian hauexek izan dira atxiloketak: Andaluzian 22 atxilotu egon dira eta beste bi erregistro; Madrilen 8 atxilotu eta arakatze bat. Berria - Gaiak 2004-07-16
Itxuraz euskarak ez du joera ludikoetarako isuria inoiz nabarmendu, baina gure azaleko arakatze honek besterik erakutsi du: belaunaldiz belaunaldi iritsi zaizkigun atsotitzetatik hasi eta egungo olerkari abangoardistenen esperimentazioekin buka, umeen leloetatik eta publizisten esaldi biribiletatik igarorik. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 252. orr.
Iraganaren arakatze horretan, espiritu aske hori interesatzen zait. Berria - Kultura 2006-01-15
Gazte ikasle batzuek, saiatu eta saiatu, azterketa eta ikastearen poderioz, arakatze eta erreparatze batzuen ondorioz, ilargiak baduela eraginik ile-moztea noiz egin eta ilea nola hazten den eta beste atera zutela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 208. orr.
Beherago, arakatzek odol-tanta gorriak isuri dituzte, eta andere-mahatsek, tinta beltzezko tantak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 154. orr.
AZF taldearen mehatxuaren ondoren, arakatze sakona egin zuten, orotara 32.500 kilometro dituen trenbide sare osoan konpainiako 10.000 langile aritu ziren ikuskaketa egiten. Berria - Mundua 2004-03-25
Preso palestinarrek eskatzen zutena zen, besteak beste, senideen bisitaldi gehiago lortzea, hauekin eragozpenik gabeko harremanak izatea, biluzte eta gorputz arakatze umiliagarriak gelditzea edota kartzela baldintzak hobetzea. Berria - Mundua 2004-09-03
Eguneroko lanean eta hamabosteroko arakatze bikoitzean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 127. orr.
Orotara, udaltzainak, Espainiako Poliziako kideak, guardia zibilak, suhiltzaileak eta babes zibileko kideak aritu ziren atzo hesitze eta arakatze lanetan. Berria - Euskal Herria 2004-08-22
Arakatze-lanetan ari zela zauritu dute. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.
Hurrengo bi egunetan euria egin zuen eta taldea bentan geratu zen, inguruetan arakatze-irtenaldi batzuk eginez tarteka. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.
Ez neukan gogorik nire arima biluzteko edo barne-arakatze goibeletan murgiltzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.