Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arakatzaile 1 izond arakatzen duena.

Hau deseroso mugitu zen begi arakatzaile haien pean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 245. orr.

Frau Streicherrek begirada arakatzaile bat bota zidan, deseroso sentiarazi ninduena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.

Baina joera "perspektibistaren" eta joera "arakatzailearen" arteko kontrakotasun hori gorabehera, badituzte zenbait puntu berdin: perspektibazko eraikuntza bat erregistratzeko modua asmatu izana gauza positibotzat hartzea, alde batetik, eta, bestetik, argazki-ikusleari zeharbidez baizik ez begiratzea, ustez aurretiazko jakintza bat duen zentzuan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.

· Harryk bukatu zuenean, beraiei zorrotz begira jarraitu zuen, arakatzaile.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 71. orr.

2 web arakatzaile (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi)

Etxeko bideratzaileen konfigurazioa atebidearen IP helbidea web nabigatzaile edo web arakatzaile batean idaztea da. ETC-entziklopedia   Atebide, Wikipedia

Add-on guraso-kontrol softwareak web-arakatzaileak edo Interneteko txat-aplikazioak behatzen dituzten API-a kontrolatzen du. ETC-entziklopedia   Guraso-kontrol, Wikipedia

Bertsio horrek, une berean web arakatzailea eta fitxategi kudeatzailea fitxategi kudeatzaile den konqueror zekarren, aplikazioen arteko integrazioa helburu zuten beste teknologia berri askoren artean. ETC-entziklopedia   KDE, Wikipedia

Software-ingeniaritzan, web aplikazioa (ingelesez "webapp") deitzen zaio erabiltzaileek web arakatzaile bat erabiliz urrutiko zerbitzari batean exekutatu dezaketen aplikazioari. ETC-entziklopedia   Web aplikazio, Wikipedia

Aplikazioak Interneten daude eta horiek erabiltzeko behar den bakarra web arakatzaile bat da (Firefox, Internet Explorer...). ETC-prentsa   Berria, 2006-12-13

Badira urte batzuk eduki orokorrak dituzten atariek web arakatzailea lehenengo orria izateari utzi diotela; gaur egun, ia-ia guztiek bilatzaileren bat dute hasierako orri modura. ETC-prentsa   Berria, 2007-03-21

Alde batetik, web zerbitzaria, hau da, eskatzaile bati web orrialdeak ematen dizkion aplikazio bat, eskatzailea, web arakatzailea izaten da. ETC-prentsa   Berria, 2010-10-06

Web arakatzaile eta bilatzaileek nola lan egiten duten jakinda, erraz uler daiteke zergatik bilatzaileek batzuetan ez duten ondo ulertzen guk galdetutakoa. ETC-prentsa   Berria, 2011-11-09

Web-arakatzaileak sarri erabiltzen dira, eta erabiltzen diren hizkuntzetako batzuk HTML, JAVA, JavaScript, PERL eta Visual Basic dira, besteak beste. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus