Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arakatu (ETCn 7.759 agerraldi), araka(tu), arakatzen 1 du ad aztertu, miatu; eskuarki zerbaiten barnea miatu, bereziki bertan gorderik edo ezkutaturik egon daitekeen zerbaiten bila.

Labanek oihal-etxola guztia arakatu zuen, baina ez zuen ezer aurkitu.  Elizen arteko biblia   Has 31,34

Neurologoek beren arreta, beste alde baterako joera-aldaketa nagusitua zen orain: ahalmen indartuen nahiz jende dohaintsuen egiturak behar ziren arakatu, eta dohain horiek garunean zer oinarri duten aztertu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 195. orr.

Eskuan zeraman kapazu handian arakatu zuen mukizapi bat ateratzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

Bazterrak arakatu zituen beste behin, baina giltzaren arrastorik ez zen han.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 251. orr.

Etxe osoa arakatu zuen, etxapetik hasi eta ganbararaino, armairu guztiak zabaldu zituen, altzari guztiak miatu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

Jantziak arakatu zituzten, ohea miatu zuten, bazterretan eta komodan begiratu zuten, eta ez zuten ezer aurkitu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 172. orr.

Ohea miatu zuten zakar, bururdia haztamuka aztertu zuten, maindireak arakatu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 388. orr.

Elementu meteorologiko jakin batzuen proportzioak erreparatu, neurtu, ikusi, arakatu, eta taxuz esan ahal izango dugu, nolako giroa, edo nolako eguraldia daukagun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 372. orr.

Andreievek zoroetxeko biztanleen eta eguneroko bizitzako gorabeheren freskoa marrazten du, gizakiaren hondorik ilunenean arakatuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 11. orr.

Hasieran herrialdeak hartu nituen oinarritzat; gero, eskualdeak; eta, hurrena, geografiako irizpideak bukatu zirenean, hildako soldaduen artean zegoen harremana arakatu nuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 80. orr.

Nik agian pozik idatziko nuke saiakera bat, gai baten goiti-beheitiak argitu, bere sakontasunak arakatu, mamiak azaleratu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 25. orr.

Kostari jarraituta, ekialdetik, Jaxartes ibairaino arakatua zuten; eta mendebaldetik, Albaniako ertzeraino.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

Zenbat aldiz, ez gizakien argibidez, Espiritu Santuaren agerpenez baizik, ezagutu zituen urruti zeuden anaien egintzak, agerian jarri bihotzen ezkutukoak, arakatu kontzientziak!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.

Poltsan arakaturik, tabakoa atera eta, eskaini gabe, zigarro bat piztu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

Arakatuko dizkio gibel eta sabelak baina ez du jango, ez behintzat, beste inor begira ez dagoela ziurtatu gaberik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 121. orr.

Nekez igartzen diegu lurrekoei eta kostata aurkitzen irispidean duguna ere. Nork, beraz, arakatuko ditu zerukoak?  Elizen arteko biblia   Jkd 9,16

Zein da ihes dabilen judu bat joango litzatekeen azkeneko zuloa, zein da judu baten bila arakatuko luketen azkeneko bazterra?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 156. orr.

Gogoa arakatuz ez zuen zerbait gogoratu?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 258. orr.

Izan ere, Jaunak lur osoa arakatzen du bere begiz, zintzo direnak adoretzeko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 16,9

Amets hutsa da kanpotik barrurantz gizakia arakatzen ari dela ustea, arakatzen ari den arakatzailea gizakiaren barru-barrukoa delako beti, nahiz eta kanpoan jarri, nolabait, bere burua arakatzeko.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 33. orr.

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Dena arretaz arakatu, xehe-xehe aztertu, eta, auzirik korapilatsuenaren haria atzemanik, dena argitu, hori zuen bere lana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 536. orr.

Ongi arakatuta, gorazarrearen azpian juzgu ezabaketari bat ezkutatzen da: horiek esklabo eta morroien bertuteak dira, edo txinatarrenak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 194. orr.

Han zuen, hori bai, Nash 55a; goitik behera arakatu nuen: indio-txabola baten barruan zegoen, euritatik hosto-sabai soil batez babestua, aspaldian erabili gabea, bistan zen, urratua, zoldatua, baina ibiltzeko moduan oraindik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

Bulegoa goitik beheiti arakatu arren, ez diagu atzeman bertze deusen arrastorik inon.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Eguzkitarako betaurrekoen atzean babesturik arakatu dut, disimulu barik, jauzika urrutiratu den bere ipurdia.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 82. orr.

Gela begiradaz arakaturik, ohartu zen margolan guztiak ez zirela txorienak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Pagliettak galdetu zidan ea zergatik nahi nuen juxtu Kerrna; nortasun-agiria eskatu, maltzur airez arakatu txartela, errejistro bat sinarazi, eta azkenean han utzi zuen nire eskuetan, gogoz kontra, liburukia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

Aurki etsi nuen horretaz, neure gelazuloa arraz arra arakaturik, zeren aurreko urte haietan elikagai izan nituen eleberriak ihesaldi miragarriz beterik baitzeuden.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

Hotsik atera gabe jantzi nintzen; ispiluan neure buruari agur esan, eskailerak jaitsi, kale patxadatsua begi zorrotzez arakatu, eta kanpora irten nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 72. orr.

Gau mahaiko kaxoia arakatu zuen itsumustuan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 231. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus