Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adanismo iz bestek lehenago egin dutena kontuan artu gabe aritzeko joera.

Kate-begi moduan hartutako orain batez ari naiz, ez oraina alfa eta omegatzat jotzen duen itzalik gabeko adanismo batez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 163. orr.

Ageri diren dozena erdi kazetariak bikainak dira, zinez, baina non daude Argia edo Egunkariaren itzalean hazi diren kazetari profesionalak? Adanismotik edaten duen misterioa dirudi.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 130. orr.

Nondik sortu zaigu euskaldunoi gure azken mende erdiko literaturan erakutsi dugun -nabarmendu nahi izan dugun- adanismoaren minbizia?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 125. orr.

Kate luze baten kate-begia baita gaurko literatur jarduna, eta, adanismoaren tentaldia gainditurik, unibertso kolektiboak eraikitako tradizio zabala baitu bere inspirazio-iturri eta lan-eremu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus