Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erromatarrak hemen egon zirenaz geroztik, latinetik atera mintzairak, erromantzeak deituak direnak (gaskoia, biarnesa, katalana, aragoiera, gaztelera, frantsesa) euskarari nagusitu ziren. Herria 2001-11-15
Nola deitu beharko zaio? Tortosakoari katalanera, Matarranyakoari aragoiera eta Vinaroskoari valentziera? Berria - Mundua 2006-04-08
Erdi Arotik aurrera zenbait gudu galdu ez balira, Muretekoa adibidez, Kataluniak, Aragoik eta Okzitaniak estatu bat osatuko zuketen agian, katalanerak, aragoierak eta okzitanierak antzeko bilakaera izango zuketen, azkenean hizkuntza bakar batean urtuko ziratekeen beharbada. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 92. orr.
Bi hilean behin ateratzen da argitara; galizieraz, asturieraz, euskaraz, aragoieraz, okzitanieraz eta katalanez idatzita egoten da. Berria - Euskal Herria 2004-09-26
Partituraz gain, abesti guztiek aurkezpen bat daukate aragoieraz, okzitanieraz, katalanez eta euskaraz, eta diskografia bat ere gehitu dute, abesti bakoitza non topatu daitekeen jakiteko. Berria - Kultura 2006-03-25