Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamabosgarren mendearen bukaeran, Zibilizazio Arabiko musulmanak artean bazuen atlantiar itsasertza Afrikan Gibraltarreko itsasartetik Senegaleraino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.
Mende bat baino gehixeagoan, mundu islamikoa, non baitzeuden batuta Gizarte Iranikoa eta Arabikoa, gainditua ez ezik, erabat inguratua ere geratu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.
Ba al zegoen arrazoirik zalantzan jartzeko azpian bizirik zetzan kultura arabikoaren indarra, lehentxeago edo geroxeago, sendotu egingo zela askoz arrotzagoa zen Mendebaldeko kulturaren eraginaren aurka? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 34. orr.
Hizkuntza eta idazkera arabikoaren ordez greziera ezarri baitzuen arabiar kaliferrian erromatar izandako probintzietan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.
Gizartearen ondorengo birrantolaketa [...] Gizarte Siriakotik heredatu zuten haren ondorengo musulman iraniko eta arabikoek, eta gero burumakur zegoen Kristandade Ortodoxoari ezarri zioten osmanliar inperiogile musulman iranikoek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.
Mundu arabikoaren bihotzarentzat geratzen zen mehatxu-hondarra ez zetorren Mendebaldeko botereetatik, sionistengandik baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.