Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arabiera 1 iz arabiar hizkuntza semitikoa, arabiarren hizkuntza.

Basamortuan jaioa, gizatalde txiki batek mintzatua, hizkuntza gazte-gaztea zen arabiera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.

Nik banekien guk kurduera mintzatzen genuela, irakiarrek arabiera, eta gainerakoek ingelesa.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 46. orr.

Jainkoari esker bazakiten arabiera eta, beraz, mintzatzen ziren bahitzaileekin.  Herria   2004-12-30

Israelen, esaterako, israeldarrentzat zein palestinarrentzat identitatea markatzeko ezaugarri garrantzitsuak dira hizkuntzak; hebreera hobesten dute israeldarrek, eta arabiera palestinarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Arabiera eta kurdua dira bi hizkuntza ofizialak eta gurasoek eskoletan seme-alabei beren ama hizkuntza irakasteko eskubidea dute.  Berria - Harian   2005-10-15

Proban jarri nahi nuen berriro nire arabiera kaxkarra, Fezen tankera hartan huts egin eta eskura platano bat ekarri zidana.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 220. orr.

Mundu siriakoan Aristotelesen filosofiak eta zientziak oraindik Ekialdeko pentsalariak estimulatzen zituzten arabieraren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 175. orr.

Avicena sendagile eta filosofo pertsiarraren lana, esate baterako, arabieratik latinera itzuli zuten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 86. orr.

Montzoi hitza arabieratik omen dator: mausin omen, urtaro haizea izango litzatekeena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Grezieraz idatzita zeuden Alexandriara iritsitako liburu gehienak; aldiz, Bagdadera IX. mendean ekarritako liburu bat bera ere ez zen arabieraz idatzia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.

Ibrahim zen haren aitaren izena, hala baita arabieraz Abrahamen izena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Gizonak hirurogei bat urte zituen, itxura ona, eta, batez ere, txukun egiten zuen arabieraz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 113. orr.

Arabieraz mintzatzen ziren denak herrialde hartan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 58. orr.

Batzuetan frantsesez eta besteetan arabieraz kantatzen du, eta guztiaren gainetik dago bere boza.  Berria - Kultura   2004-03-26

Hebreeraz, arabieraz bezalatsu, aditzak aipatzeko, latinez orainaldiko lehen pertsona, gaztelaniaz infinitiboa edo euskaraz partizipioa bezala, iraganeko hirugarren pertsona singularra erabiltzen da, era horretan aditzaren erroa, eskuarki hiru letrakoa, ondoenik agertzen delako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 249. orr.

Azkenean, Mendebaldeko kristauak Aristoteles ulertzeko moduan egon zirenean, ingurabide batez eskuratu zuten, arabierazko itzulpenen bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 291. orr.

Preso irakiarrei Ameriketako Estatu Batuetako Armadak jasanarazitako tortura eta tratu txarrak "ekintza nazkagarritzat" jo zituen atzo George Bush AEBetako presidenteak arabierazko telebistetan zabalduriko elkarrizketan.  Berria - Mundua   2004-05-06

Seme; arabierazko ikasgai bat ez da kezkatzekoa; eta ondo dago beste hizkuntza bat ikastea.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 35. orr.

Berehala itzuli zuten arabierara idazlan hura, eta bai ospetsu bihurtu ere, Sindhind izenez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.

2 arabiera klasiko

Mendebete baino lehen ebatzi ahal izan zen zein hizkuntza zen: guaraniaren dialekto samoiedo-lituaniar bat, arabiera klasikoaren zenbait molde zerabiltzana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.

3 judu-arabiera (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ia bi mila urtez hebreera idazteko erabili zuten israeldarrek eta beste mintzaira batzuk (judu-espainola, judu-alemana, judu-arabiera eta abar), hitz egiteko.  ETC-prentsa   Argia, 2000-04-16

Horietan nabarmenena egun yiddisha da, alemanean oinarrituta, halaber, ladinoz (gaztelanian oinarrituta) eta judu-arabieraz ere mintzo dira. ETC-entziklopedia   Judu, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabieraz edo (3); arabieraz ematen (3); arabieraz hitz (3); arabieraz idatzitako (8); arabieraz mintzatzen (5); arabieraz mintzo (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus