Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musulmanek diote arabeskoak ezerk baino hobeto errepresentatzen duela Alaren infinitutasuna. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 208. orr.
Hormak, baina, hondamena gorabehera, arabeskoz apaindurik zeuden. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.
Suak, itsasoak, arabeskoak, guzti-guztiek hipnosia eragiten dute, introspekziorako biderik ederrena eskaintzen digute. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 208. orr.
Klaustroko patioa lorategi bat da, biziki ongi zaindua, ezpel inausiek hamazazpigarren mendeko arabesko zoragarri horiek denak osatzen dituztela. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.
Bere eskuineko eskua arabeskoak eginez zerutik jaisten ikusi nuen, tiroak jotako hegaztia bezala, espiralean, eta non pausatu ez zekiela geratu zitzaion, zintzilik, hilik eta zurbil. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.
Marmol beltzezko monolitoak altxatzen ziren animalia eta landare figura ezberdin eta arraroenekin landuriko kapitel paregabeetaraino; goian, ganga handiaren ilunantzean, trazeria eta arabesko nabarren urrearen mateak egiten zuen distira. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.
Bapatean, saloiko koxka hutsak, barruko besaulkiaren litxak, txakurkumea terrazan zilipurdika, lorategiko kulunka eta xuxurla guztiak bihurtu ziren kurba eta arabeskoen antzekoak, hustasun osoko erdigune baten inguruan loretan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 176. orr.
Hormak tapizez estaliak zeuden, eta era askotako armarriez apainduak; margolan modernoak ere asko zeuden, bizitasunez beteak, arabeskozko marko urre-kolore aberatsetan ipiniak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 81. orr.
Aparra zeriola hitz egin zuen, eskuaz arabeskoak egin eta hatz erakuslea altxatuz. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 88. orr.