Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arabe (ETCn 141 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian arabiar agertzen da) iz/izond arabiarra.

Arabe bat da eta eskolatua gainerat eta holakoak ez dituzte begi onez ikusten.  Berria - Harian   2006-04-13

Kartzelara zihoan autobusaren atean plantatu zen, jada hor metatzen ziren ama, ahizpa eta emazte beltz, arabe, asiar eta pobreak ziruditen zurien herrokan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 269. orr.

Zer ari gaituk arabe zikin horientzat lanean?  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 52. orr.

Arabe itxurakoak dira nagusi eta baita ikatzaren beltzekoak ere.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 129. orr.

Baziren bilduak 22 herri arabe eta 12 hegoamerikar, ONU eta OMC ere horrara komitaturik.  Herria   2005-05-19

Hori, baina, itxurakeria hutsa izan zen: mundu arabe "demokratikoa" badela frogatu nahi dutelako da.  Berria - Mundua   2004-01-30

Laura Mijares Madrilgo Unibertsitate Konplutensean ikasketa arabe eta islamikoaren departamenduko irakaslea da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Kausa berberek ondorio berberak dituzte Tonkinen, eta ez dago, bidaiari arabeek egiten duten bezala -hauen berri Renaudotek eman digu-, metenpsikosian sinetsi beharrik horretarako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 104. orr.

Indarra miresten ditek arabeek, horri baizik ez ziotek behatzen.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 100. orr.

Judutarrek iraultza bat burutuko zuten Espainian, aberatsak bezain gudariak izan balira, edota arabeekin elkar hartzen jakin izan balute.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Turkia da eredu berezia arabeentzat eta Al Qaidako buru beroek ezin onartua.  Herria   2004-01-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus