Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arraza nahasiko ar bat, zuri-beltza; eta pitbull bi kume, arra eta emea. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.
Ez zekien Nofutur arra ala emea zen; ez zekien zenbat urte zituen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 78. orr.
Horregatik izan dira aspaldidanik irenduak zakurrak ez ezik, beste animalia ar batzuk ere: zaldiak, zerriak eta. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 32. orr.
Manmad herrian zimino ar bat bere emearekin bizi zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 166. orr.
Bederatzi tximu ar erabili dituzte esperimentuan. Berria - Gaiak 2004-11-14
Bertan, hare muino batera igoa, basamortuari harrotasunez begira dagoen lehoi ar bat ageri zen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 125. orr.
Zakur ar batek gogor egingo dio zakur ar arrotzari. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 34. orr.
Non genetika aldetik ar diren horiek (XY) baina gero ebakuntza egin eta emakume bihurtu zituzten horiek eta orain gizon sentitzen direnak, emakumeak maite dituzten gizon irenduak? Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 58. orr.
Zakur arrak zazpi hilabetetan emeekin elkartzeko gauza dira. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.
Jakitun jarri zuen ez zela ezer ezkutatuko beren bizitza komunetik, eta publikoki egingo zuela bere, gogoak eman ahala, txakur arrek emeekin ohi dutenez. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 42. orr.
Egia esan, ez dute zakur arrek bezala elkarrekin haserre gorritan borrokan jarduten. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 26. orr.
Arra aurretik, harro-harro, eta emea haren atzetik, eme-eme. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.
Hala, arrak bere aparatua emearen kloakan sartzerakoan gune hori estimulatuko zen, biek plazera sentitzeko moduan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 220. orr.
Aberriaren soldadu etorri diren ar horien usainera emeak ere hurreratu dira. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 113. orr.
Gehienek ez dute kide batekin lotura egonkorrik izaten, baizik eta jokabide sexual promiskuoak izaten dituzte taldeko beste ar eta emeekin. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 71. orr.
Sits edo tximeleta emeak feromona horien lurrinak airean jartzen dituen momentutik, inguruko ar guztiak aztoratzen ditu eta soka ikustezin baten bidez lotuta baleude bezala erakarri. Arraintxo hori saldotan bizi ohi da, eta talde bakoitzak ar dominante bat bakarra izan ohi du. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 218. orr.
Emeek ere euren artean egiten dute hori, ar uzkur eta nagien aurrean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.
Ar bakartia etorriko da lehenik, eta handik puska batera elkartuko zaio emea, aurreko urteko bera. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 112. orr.
Ar gazte bat da, atzeko ezkerreko hanka erkindurik du eta herrestan darama. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 275. orr.
Uso emeei segika dabilzkien uso ar papo puztuez oroitu nintzen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 156. orr.
Geneek, hormonek, burmuinak, obarioek, barrabilek, klitoriak, zakilak, uteroak, prostatak, baginak eta abarrek sexua eta egitura oso bat osatuz joango dira, eta horrek eme edo ar anatomia emango digu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 18. orr.
Hori ez da ar balioetatik eraikitako topikoa? Berria - Kultura 2006-04-30
Ez baita, alabaina, bere ar ofizioa hastetik buru ederki bete ez dezakeenari emazterik konfiatzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.
Berarekin zegoen homosexualari egin ziotenaz, berriz, bertsio asko zebilen, eta bat bera ere ez haren ar kondizioaren mesedekoa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 105. orr.
-Hi, eta hire ar-fantasiak -esan dio neskak, mutilak esandakoen gaitzespena mozorrotzen ahalegindu gabe. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 21. orr.
Ixabelek intxaur batzuk kraskatu zizkidan, erraz asko, ez nuen horratik nire ar-indarraz liluratuko. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 17. orr.
Ez ziren lurrean erneko bertan erein ez diren hainbat eta hainbat; ez eta itsasoetan eta lurrean hainbat izaki aurrez ar-emeen elkartze barik sortuko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.
Gure datu eta apunteetan ezer gutxi ageri zen nonbait artazuriketetako ar-emeen arteko dialektikari buruz. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.
Posta Bulego Nagusiari zion errespeto-mota bera zion senarrari: gauza handi, seguru eta tinko bati zaion errespetoa; eta nahiz eta haren gaitasunen kopurua txikia zela jakin, onartzen zuen ar gisa zuen balio abstraktua. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 207. orr.
Sexua ez dela bat-batean deskargatzea, eta arra lasai geratzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 124. orr.
Dena dela, arra eta urruza elkarrekin uztarrian sekulan ez ditut aditu, ez Basaburu aldeko usarioan, ez beste inongoan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 152. orr.
Matxarda horiekin heltzen dio arrak emeari. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 35. orr.
Burua galdu ondoren ere, arrak larrutan jarraitzen du, eta badirudi emearen portaera basatiak erraztu egiten duela arraren esperma isurketa. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 160. orr.
Ondoren, emeak poltsa edo xixku berezi batean jasotzen du arrak emandako hazia -normalean udazkenean gertatzen da hau, lehen esan dugun bezala- baina saguzar emeak ahalmena izaten du hazi hori gordetzeko eta hurrengo udaberrian geratzen da ernaldurik. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 106. orr.
Akuri eder bat erosi nuen, begi berdeko eme bat, halako nazka ematen baitzidaten arrek, tresna lodi haiekin. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 47. orr.
Halaber, arrek bata besteari zakila ukitzen diote, miazkatzen, elkar masturbatzen dute eta bata bestea estaltzen; denen artean egiten dute hori, baita gazteek zaharragoekin ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.
Zeruko hegaztietatik ere zazpina bikote, ar-emeak, hauen arrazak munduan iraun dezan. Elizen arteko biblia Has 7,3
Bihi honen gaitasun sortzailea ezin dugu geure begiez ikusi, baina arrazoimenaz susma dezakegu; zeren elementu horien baitan indar ezkutu hori ez balego, ez ziren lurrean erneko bertan erein ez diren hainbat eta hainbat; ez eta itsasoetan eta lurrean hainbat izaki aurrez ar-emeen elkartze barik sortuko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.
Aita-amen betebeharrak ez al dira lehen arreta fisikoekin amaitzen? Ar-emeen gozamenaren fruituek ez al dituzte askatasun eta eskubide guztiak izaten? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 109. orr.
Danbor horren barruan beste bat joango da, txikiagoa, eta handiarekin tornuan egindako ar-eme gisako kontza bidez lotuko da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4550. orr.
Gure datu eta apunteetan ezer gutxi ageri zen nonbait artazuriketetako ar-emeen arteko dialektikari buruz. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.
Asto arrak umea egin orduko. ETC-entziklopedia Ad kalendas græcas, Wikipedia
Orein arren heriotza tasa emeena halako bi da. Berria - Gaiak 2004-11-12
Zuhandor arra ("Cornus mas") zuhaixka abartsua da, 5-8 m luze egiten dena eta, lore horia eta aranaren antzeko fruitu gorri morexkak dituena. ETC-entziklopedia Zuhandor ar, Wikipedia
Zuhandor arra beharrean, zuhandor gotorra deituz adibidez. ETC-prentsa Argia, 2000-03-05
ar emeak (5); ar emeen (3); ar eta eme (12); ar eta emeak (3); beste ar (5); gizon ar (3); tximu ar (3)