Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
apurtze iz haustea.
Apurtze haren berri ez ematea ez zen zehazki gezurretan ibiltzea izan, eta gainera nik ez neukan zertan zuri kontatu norekin nenbilen edo ez nenbilen, baina datu hori badakit interesatu egingo zitzaizuna, eta isildu egin nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 35. orr.
Harbourrek zioenez, "borroka hauetan, zibilen eta gudukarien gerizapenerako gerra arauen hausteak gertatu dira eta nazioarteko giza eskubide araudien apurtze hauetaz ikerketak egin beharko dira, erantzuleak epaitzeko gisan". Berria - Mundua 2004-11-18
Belauna-apurtze hori gertaldi bat da, hain zuzen, nire garrasiak kausatu dituen gertaldia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 175. orr.