Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lege-betetzaile, ez apurtzaile, agertzen zaigu Jauna. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 161. orr.
Sade transgresorea izan zen, apurtzailea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.
Ni ez naiz sekula apurtzailea izan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 399. orr.
Filosofia apaingelan testu libertinoa da; hots, apurtzailea eta probokatzailea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 42. orr.
Abangoardiako mugimendu apurtzaile horrek izan zuen sortzeko erabateko askatasunak animazioan izan duen eragina eta animazioak ametsak errealitate bihurtzeko duen gaitasuna pantailan islaturik geratu dira. Berria - Kultura 2006-03-08
Bi egitasmo apurtzaileek buruhauste handiak eman ditzakete. Berria - Euskal Herria 2004-03-06
Sei proposamen berri apurtzaile horietako baten sormenaren berariazko lana. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.
Liburuaren doinu lizun eta apurtzaileaz jabetuta, Donatienek ez zuen sinatu bere obra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 39. orr.
Liburu-denda txiki bat zabaltzearen erabaki absurdoa, berriz, arrazoi sentimentalengatik hartu zuela lehenik eta behin, bera bizi izandako txalet hura grua apurtzaileei entregatu nahi ezean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 236. orr.
Haizearen indar suminduak itsasoa astintzen eta ontzi eskergak iraultzen eta hodeiak sakabanatzen ditu; halaber, zirimol oldartsuan korrituz, tantai handiak zelaietan eraisten ditu eta mendi tontorrak bere putz oihan apurtzailez astintzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
MEM 2004 nazioarteko abangoardiako arte multidiziplinarraren jaialdiak "gaur egungo proposamen apurtzaileenak" ekarriko ditu gaurtik abenduaren 18a arte Bilbora. Berria - Kultura 2004-11-25
Leopoldo Barreda PPko parlamentariak adierazi zuen bere taldeak ez duela uste "planaren norabide apurtzailea zuzenduko denik". Berria - Euskal Herria 2004-10-15
Hortxe dira haatik Saizarbitoriarentzat abertzaletasunaren apurtzailerik eraginkorrenak direnak, zenbait abertzale zoro. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 120. orr.
Sade beste muturra zen, subertsiboa, matxinoa, disidentea, arau-apurtzailea, libertinoa, probokatzailea, bihurria, ateoa, profanatzailea, biraolaria, sakrilegoa, lotsagabea, madarikatua. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.
Gainontzeko guztiak, langileak bezala burgesak ere, pobreturik irten dira gerratik, kontakizun batean greba-apurtzaile moduan agertzen den irakasle gizajoak erakusten duen bezala. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 13. orr.
Hark gehiago ekarri zion: irudi berriak eta oroitzapen zahar, bihotz-apurtzaileak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 139. orr.
Ipar-mendebaldeko lurraldeetan eta Yukonen lan egin zuen mediku orokor gisa, eta, halaber, Artikoan dabiltzan izotz-apurtzaileetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 99. orr.
Ipar-mendebaldeko lurraldeetan eta Yukonen lan egin zuen mediku orokor gisa, eta, halaber, Artikoan dabiltzan izotz-apurtzaileetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 99. orr.