Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
'Arkanbeleak dira,' esan zuen Pinotxok. 'Adajea oreinek bezala erabiltzen dute emea lortu nahian beste arren aurka...'. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 109. orr.
Jeneralaren amak, kondesak, debekatu egin zien ehiztariei jauregian sartzea, ezkutarazi egin zuen ehiza gogora ekartzen zuen guztia: armak, kartutxo-zorroak, antzinako geziak, hegaztien buru disekatuak, oreinen adajeak, den-dena. zaharrez hil eta malkarrean eroritako izei bat gelditua zen bloke hartan gainbeheran jinik, eta bere adarje idor eta izugarriaz estalia zeukan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.
Han gelditu ziren kolore anitzeko aretoak, urratzen hasitako zeta frantsesez hornitutako beren hormekin; lurreko sua eta liburuak zeuden egongela eskerga; orein-adajez, basoilar disekatuz eta basahuntz-buruz dekoratutako eskailera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.