Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apurtxo 1 iz adkor apur xumea.

Horretan dago, ordea, koska: nola atera besteekiko erlazioan beharrezkoa dena; eta nola adierazi apurtxo horren bidez barnean geratzen den bizitzaren gainerako guztia!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 110. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baina zuk -eta deseroso begiratu zion mutikoaren biluztasunari- ez duzu hotz apurtxo bat ere?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 292. orr.

Inbidia apurtxo batez begiratzen niela esango nuke. neska hura erakargarri egiten zitzaion, kanpoko edertasunagatik eta bereziki izaeran erakusten zuen barne segurtasunagatik, zerbait adierazterakoan ironia apurtxo batez gaineratzen zitzaion lasaitasunagatik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 20. orr.

3 apurtxo bat adkor pixka bat.

Traidore eta faltsu fama dugu bai, apurtxo bat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 188. orr.

-Tira, apurtxo bat irakurri dot -erantzun zion Hagridek, burkoaren azpitik liburu handi bat ateraz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 210. orr.

Apurtxo bat han egon nintzen tente-potente.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 55. orr.

Esan dit apurtxo bat badakiela dueluan, eta hasi baino lehen erakustaldi laburtxo bat egiten lagunduko didala onartu du jator-jator.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 161. orr.

Lasaien nengoenean, zaintza apurtxo bat jaitsia nuenean gertatzen zitzaidan hura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 94. orr.

Adierazpen horren hastapenak apurtxo bat -bizpahiru puntu- harrotzen saiatuko naiz ondorengo lerroetan, aurrerago esanak jorratuz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 103. orr.

Era horretan hasi zen bere gorputza apurtxo bat gozatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 623. orr.

Itxaron apurtxo bat!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 50. orr.

Jondone Marti, etxetik parti, lanerako ziur, azaroak zeregin gehiegi baitizu berekin, aroak apurtxo bat lagunduz gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 440. orr.

Harryk burua mugitu zuen apurtxo bat, urrutiko ateak argi eta garbi ikusteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 322. orr.

Beharbada, "nik ere maite zaitut apurtxo bat" erantzungo zukeen, emakumeek sarritan erabili ohi duten formula baita gurekiko ez direla erabat ezaxol sentitzen esateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.

Hantxe egoten ziren, edalontzi luzea eskuan, euren aldaka ortopedikoei apurtxo bat eraginez, lepoa luzatuta batera eta bestera begira, zerbait interesgarriaren bila.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 20. orr.

Fedeak eta hunkidurak hartaratua almuedanoa belauniko jausi zen, baina gauza bakoitza bere garaian, Ala ez da asaldatuko zor zaizkion eskerronak apurtxo bat geroratzen badira, esker emateak baino lehen pozak hedatu behar du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 210. orr.

Gizonaren besoa apurtxo bat gehiago hurbildu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.

-Ea, egin alde batera apurtxo bat, mugitu!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 168. orr.

Ezin da aldatu, gehien-gehienez apurtxo bat hobetu.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 305. orr.

Urrundu ipurdia beste apurtxo bat, astindu bakoitzean nire zakilburuak zure ipurtzuloa uki dezan... Bai, horrelaxe!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 178. orr.

Itsasoan apurtxo bat barneratu ostean, han geratu zen olatuen artean geldi, santuak predikatu zuen bitartean. Agian gehiegi saiatzen zela natural, zen moduan, batere engainu edo estalkirik gabe azaltzen, hori bai nabari zitzaiola apurtxo bat, baina ez besterik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 817. orr.

-Uste dut min apurtxo bat egingo dizula -abisatu zion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 53. orr.

Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere?      - 0. orr.

Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere?      - 0. orr.

Gureak ez du egin, beraz, oraindik apur bat gogoko banau; apur bat baino ez bada ere, apurtxo bat besterik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 78. orr.

Garai hartan ezagunak ziren pozoi guztietatik apurtxo bat hartzen hasi zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 159. orr.

Ahari-gibela egonez gero, ahari-gibela ere galdegiten zuen, eta bakoitzetik apurtxo bat besterik ez zuen jaten, dastatzeko doia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 97. orr.

Euren bunkerretan sartzen direnean soilik sentitzen dira apurtxo bat seguruago.  Berria - Mundua   2004-01-09

Apurtxo bat baino ez.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 24. orr.

Agian kezkatuta dago, apur bat, apurtxo bat, ni zain edukiarazteagatik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 80. orr.

Zortzi hizkuntzatan mintzatzen da, baita gazteleraz apurtxo bat ere.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 96. orr.

Aste berriarekin, petrolioaren prezioak agur esan dio goranzko joerari, eta aspaldiko partez, apurtxo bat jaitsi da.  Berria - Ekonomia   2006-04-25

4 (dagokion izen baten eskuinean)

Nik banekinan frantses apurtxo bat, ezer gutxi azken batean, baina gutxi hori erabiltzen saiatzen nindunan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 74. orr.

Baina zuk -eta deseroso begiratu zion mutikoaren biluztasunari- ez duzu hotz apurtxo bat ere?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 292. orr.

-Musika apurtxo batek on egingo digu -esan zien Rekexok aparaturaino hurbilduz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 279. orr.

Anselmok baino ingeles apurtxo bat gehiago jakiteagatik izendatu zuen don Evaristok operazioburu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 144. orr.

Hala ere, oraindik geratu behar zaizu material apurtxo bat, bestelako garraztasuna daukan bestelako zaporea, zure pituitario eta papilak lotarazteko balioko dizuna.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 151. orr.

Nik ez neuzkan gauzak zeuzkatenekin hitz egitean (oporretako etxe bat ez dakit non, neskamea etxeko lanetarako, zernahi), inbidia apurtxo batez begiratzen niela esango nuke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 20. orr.

-Baina zu, Migel, kapare zara edo? -galdetu nion ironia apurtxo batekin.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 9. orr.

-Haize leun apurtxo bat izango duzue goialde horretan...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 80. orr.

5 apurtxo batez pixka batean.

Abadea zalditik arin-arin jaitsi eta apurtxo batean bere arimaren salbamenari zegozkion gauzez jardun zuen harekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 342. orr.

6 apurtxo batez pixka batez.

-Itxaron ezazu apurtxo batez, Morales jauna -esaten zion beti egongelan edukitzen zuen andereño txotxolo hark-.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 244. orr.

Eta apurtxo batez eskuin aldera jo dut, ihesi; nolazpait Dorreko esparrura hurbilduz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 37. orr.

Denek albo batera egin zuten eta ikusten utzi zioten; eta apurtxo batez begira egon ostean, ez zuen gehiago jakin zer egin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus