Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizonen eskuak narras zebiltzan, kristal apurtezin batean gora doazen zomorroen modura. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.
Nik amerikar armadako panazko praka berdeak neramatzan, eta iraunkorrak ziruditen gomazko zoladun zapata lokarridunak, gainetik larruzko azpantar apurtezinak, bere lokarriekin batera. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.
Hain zen gogorra, hain tematia, hain apurtezina arraioa, ezen sinetsia bainengoen betiko eutsiko ziola. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 270. orr.
Elkarrekin bizi, ordu berean jaiki, barberian eguna eman eta postura beretsuan oheratzen ziren anaien arteko konpenetrazioa, trenbideko burdin barra bikoitzena bezain zehatz eta apurtezina zirudiena, hautsi egin zen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.
Gotorleku apurtezin honetan gotorturik, eraso geniezaioke mehatxatzen gaituen krisiari. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 138. orr.
Edozein kasutan, aipaturiko ziurtasun horrek ondorio garbiak ditu, esaterako, gure artean bizi omen dugun "gatazka" horren aurrean (exijitzen zaigun) zentzu bateko zein besteko erantzun sendo-apurtezinak ematerakoan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 112. orr.
Bide horri "ukapenaren ukapena" deitu dio, itxaropenik gabe "galdurik" baikaude -eta halere itxaropena fedetik soilik lor dezakegu, eta Jauna gutaz errukituko den eta Bere grazia erdietsiko dugun sinesmen apurtezinetik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 74. orr.