Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da hainbesterako ere, laster berreskuratzen dut-eta batetik bestera galdutako pisua, hainbat etxetan ematen dizkidaten bazkaritako apurkinei esker. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 319. orr.
Atentatua gertatu eta gero, lekuko batzuek zehaztu zuten xiitak zein ere sunitak eskuz esku zebiltzala salbakuntza lanetan, hots, etxe apurkinen azpian harrapatutakoen sorosteko ahaleginetan. Berria - Mundua 2004-05-08
Jausitako bastizaren apurkinen pean harrapatuta geratzen diren lau pertsonen bizirik aurkitzeko aukerak gero eta txikiagoak direnez, hondamen honen balantzea larriagoa bihur daiteke. Berria - Mundua 2006-01-04
Ehunka etxe suntsitzen ari dira oraintxe bertan; Espainiako irrati batek hots egin dit eta harritu dira zauritutakoen oinaze oihuak, Apache-en bonbardaketa hotsak, eta laguntza eskeko garrasiak entzutean; eta hainbat dira etxe apurkinen pean harrapatuta dauden gorpu zatiak (--...); alde guztietan banatutako gorputz zatien argazki batzuk hartu ditut. Berria - Mundua 2004-05-18
Ur eta argindar hornikuntzarako azpiegiturak txikituak dira, dozenaka etxe erabat suntsituak edo andeatuak, eta auzuneko kaleak apurkinez gainezka. Berria - Mundua 2004-05-25