Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apurka 1 adlag kopuru txikietan; ez behingoan. ik pixkanaka.

Apurka izan bada ere, arlo horretan urrats handiak egin ditugu aspaldion.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Apurka ohitzen ari naiz kamera aurrean agertzera.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Apurka hildako gizon torturatu baten gorputza?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 173. orr.

Apurka, oneratzen ari zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Apurka, begiak ñarrotuz, ohitu naiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 93. orr.

Apurka, ordea, kontzeptu horrek ezaugarri lazgarriagoak bereganatu zituen.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Mantso, benetan, baina pixkaka, apurka, batean hasi eta ezin, bestera aldatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 52. orr.

Gauak, apurka, berez izan zezakeen isil antzeko tonua berreskuratu zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 132. orr.

Amaia, baiki, berezkoa zuen alaitasuna apurka galduz joan zen debeku haiengatik, lantxurda goizeko eguzkipean desegiten den bezalatsu.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 29. orr.

Bertsolaria apurka egiten da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 36. orr.

Ohartarazi zuenez, "kontsumo pribatua apurka hazi egingo da datozen hilabeteotan".  Berria - Ekonomia   2004-09-03

Baina apurka mina arintzen hasi zitzaidan, azken minutuetan egin zen isiltasun erabatekoak izango zuen hartan zer ikusirik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

Gobernuak eta Armadak ez zioten hasieran garrantziarik eman mugimenduari, baina apurka herritarren babes handia eskuratzen joan zen, jende ugarik antzinako erregimenaren alternatiba bakartzat ikusten baitzuen.  Berria - Mundua   2004-08-25

Baina bada bizitzan epe bat eta aro bat, zeinean haurra apurka gizontzen den, eta bertze aterbe batzuk bilatzen dituen, ohartu ere gabe batzuetan, baina baita ongi oharturik ere bertzeetan, nola izan baitzen ene kasua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 85. orr.

Eta, hala, apurka, bere inguru hartarik bakartzen hasi zen eta egun batean isilik egoiterat deliberatu zen. tratu bat egin genezakeela, egunero zigarro bat gutxiago errez eta kontsumoa, apurka, erdira jaitsiz, gero beste erdira eta beste erdira, ohitura txar hura errotik kendu arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 163. orr.

Heriotzaren beldurra apurka agertzen hasi zen beraren baitan, bultzaka bezala: bazirudien norbaitek heltzen ziola eta ukabilaren indar guztiarekin behetik gora bultzatzen zuela bihotza.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 73. orr.

Baina, gainbehera apurka eta poxika abiatzen denean, malkarrak berak egiten du pendiza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 298. orr.

Horrela, apurka eta azpitik, unibertsitarioon arteko lankidetza sareak sortuko dira eta, eta egoera politikoak bidea irekitzen dienean bakarrik, erakundetu ahal izango dira harreman horiek.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.

Ez du balio hauspoa haizez bete eta gero apurka hauspo hori hustutzen joateak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 20. orr.

Linterna goratu zuen apurka eta berari esker ekin zion aurrean zituen objektuak zehatzago identifikatzeari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

Etxekoak, Elkartearen eskutik dabiltzanak, ari dira lanean apurka.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 112. orr.

Hala ere, EHU gorpuzten joan zen apurka.  Berria - Harian   2005-02-25

Harrizko gelaren leiho handienetik, juxtu-juxtu Ireneren atzean zegoenetik, ilargi betea azaldu zen, apurka.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 196. orr.

Rekexoren amorrua areagotzen ari zen apurka.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 120. orr.

Ohartuta, garra itzaltzen utzi zuen, apurka.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 166. orr.

2 apur-apurka adlag

Apur apurka ohartu naiz neure zelulak direla minbiziaren eragileak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 139. orr.

Sare neuronal artifizialei behintzat horixe gertatzen zaie, apur apurka hilez gero ikasitako guztia atzekoz aurrera pasatzen zaie, bere siliziozko bizitza desikasiz bezala, ez dira inkoherentziatan galtzen, baizik eta lehen bizikizunetara itzuliz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.

Puntu zuria hodeiertzean agertu eta apur apurka handituz etorriko da, harik eta ataka odoltsutik sartu eta badian norvegiar industrialdea topatu arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.

3 apurka-apurka adlag

Apurka-apurka aurrera egin genuen, eta lehen sailkatuetatik gertu jarri ginen.  Berria - Kirola   2006-01-26

Apurka-apurka berreskuratu zuen arnasaren erritmoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 108. orr.

Apurka-apurka heltzen duk bat xedera.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 57. orr.

Apurka-apurka, subjektibotasunaren ideia hura gizabanakoarekin, andre eta gizon konkretuarekin, lotuz joan zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.

Apurka-apurka, zuzien sugarrak moteldu eta itzali egin ziren, eta Merry ilunpean zebilela ohartu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 164. orr.

Baina apurka-apurka, erroldan agertzen diren euskaldunen kopurua gora egiten ari da, eta, %45 gainditzen denean, gehiago izan beharko dira Jaurlaritzak herritarrei eskaini beharreko zerbitzu elebidunak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 89. orr.

Orokorretik partikularrera pasatzeak beti berekin dakar ezuste kitzikagarririk, noiz eta ere isla zehatzik gabeko arerio-kide beldar-irudi hori aurrean definituz baitoakizu, apurka-apurka zein bat-batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 285. orr.

Emakumeak ere apurka-apurka joan dira beren lekua irabazten Unibertsitatean, eta 92-93 ikasturtetik gizonezko ikasleak baino gehiago dira.  Berria - Harian   2005-02-25

Gertakaria apurka-apurka doa gauzatuz eta zentzua hartuz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.

Egunez egun, apurka-apurka, betidanik izan behar zuen gizon hura bihurtu zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.

Zein opari handia ama izatea, zure erraietan hazi txiki bat eraman ahal izatea, gero, apurka-apurka, loratuko dena eta izaki babesgabe bihurturik argia ikusiko duena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 32. orr.

Baliteke apurka-apurka adiskideak bihurtzea ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.

Hortik aurrera, adinak apurka-apurka indarra eta sendotasun heldua hausten du eta okerrerantz urtzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 159. orr.

Esan nahi dudana da antsiolitikoen, lasaigarrien eta pilula antidepresiboen dosia apurka-apurka jaitsi beharrean zegoela, apurka-apurka beregana zezan inguruarekiko interesa, eta aurkitu, era berean, bere tokia bizitzan eta munduan, gutxieneko oreka baten barnean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 160. orr.

Lurra munduaren erdigunean geldi egon dadin, pisua txikitzea eta apurka-apurka ezabatzea komeni da, eta azpian beste subs-tantziaren bat egotea, sorreratik berarekin lotua eta munduaren airezko parteekin, non bera kokatzen den, bat egina.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 337. orr.

Ez da konturatzen apurka-apurka dena andeatuz eta hondatuz doala, bizitzako ibilbide aspaldikoak ahitua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.

Globalizazioaren ezaugarri nagusia, ikusi den bezala, ondasunen, zerbitzuen eta kapitalen munduko merkatuak apurka-apurka bateratzea da, baina era berean da haren ezaugarria ekoizpenaren integrazio gero eta handiagoa, mundu osoan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 179. orr.

Emakumeen egoerak, aldiz, apurka-apurka hobera egin du.  Berria - Ekonomia   2004-12-28

Harrizko ilarak apurka-apurka desagertu ziren, baina harantzago, ilunpeak baino ilunago, Dwimorbergen itzal mehatxaria makurtzen zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 78. orr.

Bere asmoa zen apurka-apurka erretiratuz joatea, zahartzaroa plazerez betetako bizimoduan emateko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 249. orr.

Gizonezkoen aurrean zirraraz eta emakumezkoekin laborriz, protagonista hor hasi duk, apurka-apurka eta halabeharrez, bere burua ezagutzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 280. orr.

Txarto hasi zen elkarrizketa, baina onera egin zuen apurka-apurka, eta Txitxikov kemena berreskuratzen hasi zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 249. orr.

Globalizazioa, beraz, dinamika luze batean kokatzen da, non espazio fisiko eta sozial oro, apurka-apurka, kapitalaren legearen mende ipintzen baita.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Dena ahazten da lehenxeago edo geroxeago, hala ere, eta Josebaz ahaztu nintzen apurka-apurka, lehorreko eguneroko bizimoduan katigatua.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 286. orr.

Hitz egiteko gaitasuna galtzen du apurka-apurka eriak.  Berria - Gaiak   2006-01-21

Armada frantziarra gainbehera geldiezin batean amildurik dago, etsipenak jota, eta etsipen hori gizarte osora hedatzen da apurka-apurka.  Berria - Kultura   2004-05-01

Gizonak sorbaldetatik helduta berarenganantz erakarri zuen emaztea apurka-apurka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 69. orr.

Metodo horiek, betiere arrisku zatiren bat izanagatik fetuarentzat, hobetuz joan dira apurka-apurka.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

Zure harremana, etxeko arazoekin, hutsaren hurrengo bihurtzen hasi da apurka-apurka.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 55. orr.

Azkenik, apurka-apurkako ohitze edo etxekotze moduko bat ere gertatzen ari zela ematen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

PPko Fernando Maurak bestelako kezka bat azaldu zuen: "Ezin dugu Naval bigarren mailako ontziola bihurtu, hori apurka-apurkako heriotza izango bailitzateke".  Berria - Ekonomia   2004-06-19

4 apurka-apurkako izlag

Azkenik, apurka-apurkako ohitze edo etxekotze moduko bat ere gertatzen ari zela ematen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

PPko Fernando Maurak bestelako kezka bat azaldu zuen: "Ezin dugu Naval bigarren mailako ontziola bihurtu, hori apurka-apurkako heriotza izango bailitzateke".  Berria - Ekonomia   2004-06-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus