Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Banan-banan aletuko ditugu zuhaitzon kontuak, eta baita urtearen lau kantoietan ospatzen zituzten beste lau festa handi horien berri apurrak ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.
Aberatsaren mahaitik eroritako ogi apurrak dira horiek: aberatsak erdeinatzen ditu; baina pobreak lehiaz biltzen ditu eta hura du bazka. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 369. orr.
Finished txerpolari iruzurtien erregearen eta trikko-trakkoa-ren eta irin magikoaren historia, eta ogi-apur batzuk eskuratzeko irrikan zeuden etxegabeena. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 194. orr.
Eta ez nuen nahi izateko ahalegin apurrik egin; zentzurik ba ote du, bestalde, inor desiratu nahi izateak? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 22. orr.
Eguna argitzen hasia, plazerraren azken apurrak artean dastatzen gure gizona etxera itzuli zenean, emaztea hilda aurkitu zuen egongelan, lepoa ebakita. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.
Zenbatetan ez dut Maureenen izena ene nabalaz mortuko zuhaitz apurren enborretan zizelkatu? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.
Apur bakoitza inguratu, zuzenki bizkarreratu eta aitzina jarraitzen dute, senak-edo hala manaturik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 122. orr.
Lagunekin parkera jaitsi nahi baduzu hobe duzu ogi-apurrik ez uztea, ados? Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 108. orr.
Hamaika gauza zoragarri irakurri izan ditut gizakiari buruz, nik eskainiko ditudan apurrak baino askoz ugariagoak eta hobeto esanak. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 15. orr.
Azken zorigaitzen ondotik - aitak gogo txarrez eta zabarkeriaz egindako kudeaketa, amaren gaixotasuna, Vilmaren ezkontza eta heriotza, Laciren negozioan ezarri zen dirua -, hondar batzuk besterik ez ziren gelditu, eta apur hura Lajosek xurgatu zuen kapilar ikusezin batzuen bidez. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.
Hertzainaken kanta batek ezabatzen zituen solasean lasai jarduteko aukera apurrak, eta beheko solairurantz jaisteko ahaleginean hasi ziren, ahal zen bezala jendetza artetik pasatuz. «Kuskue tanden», 2004 - 44. orr.
Sargori eguna izan zen goiz-goizetik, eta baratzera mahai-aulkiak aterata, gaueko freskuraren apurrik ere galdu nahi ez genuela, ilargipean afaldu genuen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 28. orr.
Informatuta gaudelako sentsazioa dugu, baina iturburu apur batzuen emaria baino ez gara jasotzen ari. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.
Negu hartan, ordea, ahuntza erroitzean amildu, azkonarrek artoak eta babarrunak jan, mahats apurrak izoztu, su izugarri batek burutu zuen etxaldeko hondamendia. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 96. orr.
Hitz apur hauekin aski behar zenuke; eta, nire aukeraz ohoratuegirik, behar zenuke jin, laster eta fite, nire manuak belauniko entzutera: nire ontasunak neurriz gain atxikiak dituzu ordea, nahiz jadanik baliatzen ez dituzun; eta herra eternalaren edo bihozberatasun soberazkoaren artean hautatu beharraren karietara, bozkaria [...] «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.
Herri horri buruz ere baditut galdetu nahi nizkizukeen kontuak, hango jendearengan baititugu jarriak gure esperantza apurren gehienak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 31. orr.
-Apurrik ere ez dago etxe osoan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 32. orr.
Ez zitzaiola inporta diru gutxiago sartzen bazen etxera, eta, dena dela, beti egin zezakeela gaueko txanda gehiago, galduko zuen apur hura konpentsatzeko edo. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 27. orr.
Ozta-ozta ausartzen zen zerbait jaten, ogi apurrak botatzeko eta platera zikintzeko beldurrez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.
Markes elizan sartzen bazen, mutilek esertzen ziren bankuen azpian ogi-apurren bat utzi ote zuten ikusteko izaten zen, ez beste ezertarako. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.
Leitzako alkate batek aitortu zidan behin, oharkabean edo: egun ez dela alkatetza, finezia apurrik duen jendearentzako egina. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 55. orr.
Izan ere, horixe nahi omen du Etsaiak (nork?): gu (nor?) bat eginik egon beharrean, elkarren kontra ari garela eta ditugun indar apurrak nola higatzen ditugun ikustea; horrekintxe hartzen omen du atseginik handiena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.
Bizitzak gosez amorratzen jan gaitu gu biok, bai gogotik jan ere, zorrotz-zorrotz, mokadurik handiena apur bihurtzen duen goseaz. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 26. orr.
Uzta ederra espero zenuten eta eskasa bildu. Etxean jaso duzuen apurra, berriz, putz egin eta sakabanatu egin dut. Elizen arteko biblia Ag 1,9
Poesiak, gainerako arte guztiek bezala, badu, eta ezinbesteko du, gainera, onanismotik - kanpaia zein arrabita jotzetik - bere apurra. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 53. orr.
Zizka-mizken mahai luzea apurrez eta hondakinez naskiturik dago. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 66. orr.
Burusi batean bildurik: argazki bi, ogi apur bat, txokolatea, gazta laurden bat, alkandora bat, galtzontzilo eta galtzerdi pare bat, eta galtzerdien barruan 25 ogerleko. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 26. orr.
Bentariak eskuan zeraman zapi zikinaz mahai bat garbitu zien soldaduei, mugimendu nagi eta gogogabe batez ogi apurrak lurrera botaz, ondorioz, mahaia zikinago utzirik, baina ez zirudien soldaduei axola handirik zienik, berehala eseri baitziren seiak mahai inguruan zeuden zurezko aulki beltz banatan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.
urteetan elkarrekin topo egin genuenetan ateratako argazki apurrak. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 68. orr.
Eginahal mingarriez, lokarriek uzten zidateneraino luzatu nuen ezkerreko besoa, eta arratoiek utzitako apurrak neureganatu nituen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 108. orr.
Izan ere, bitartean, Federicoren soldatako diru apurrak denak bisitetan xahututa, goseak hiltzeko arriskuan ere baginen, ezin jakin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 88. orr.
Zeuzkan gauza apurrak bildu eta nire tabernara azaldu zen, hemezortzi urte berde besterik ez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 229. orr.
Hautetsiek eta hauen mutilek errepikatzen ziguten orduan, ahoak eman ahala, Euskal Herria ez zela nasaiki sustatu eta apurren moltsen onerako metodikoki planifikatu Turismorik Gabe Bizitzen Ahal. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 33. orr.
Nola hitzak oro ez ziren aski zenbaitetan gizakiaren baitakoa askatzeko, hala ziren aski apur batzuk bestetan ia dena beren baitan biltzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 115. orr.
Berriro ilargia, Txaikovskiren vals urruna kristalezko mila apurretan suntsitua, harrizko oroitarri bihurturik; higuina, mina titi-erroetan, Robertoren aurpegi gorrotagarria, atzeraka bultzatu nahi zuen gorputz gihartsuaren zama astuna, ezintasuna, Robertoren mingaina, higuina... Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 61. orr.
Aitzitik, ez diete inolako burukominik eragiten administrazioren mahaitik eroritako ogi-apurrak ere hartzeko eskubiderik ez duten hizkuntzek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 19. orr.
Aho inguruan ogi eta gazta apurrak lerdearekin nahastu zaizkio, eta muki berde batzuk sudurreko leihoetan agerian dauzka. «Bizia lo», 2003 - 77. orr.
Gauzak zeuden egoeran egonda, bazirudien eroaldi bat-batekoa piztu zutela nire hitz apur haiek epaiketa hurbiletik eta bertatik jarraitzen zuten guztien artean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 17. orr.
Gantz apurrik ere ez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.
Hamazazpi urte luzez ilunabar bikainak esperantzarik gabe ikusi ondoren, azkeneko hamabost hilabetean argi izpiak batez ere zapuzturik jasan ondoren (hauek bai gogorrak!), etxera bidaliak nituen neure apurrak oro, koittadu honek. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 9. orr.
Neure kaskarraren gainean, neure boneteko tapakian barrena, eguzkiak galda betean jotzen zuen, beldurgarri, eta zerebroan oraindik borborka zebilzkidan azken pentsamendu apurrak hiltzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 49. orr.
Eta bada hor, jakina, aurreiritzi ideologiko eta estetikoetan oinarriturik, Krugmanen eta antzeko tesiei inolako baliorik, apur txikirik ere, ematen ez dioten ultrakritikorik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 253. orr.
Ama eta Margot ez ziren lanik apurrena ere egiteko gauza, egin gabe zeuden oheetan etzanda zeuden, nekaturik, ezertarako gogorik gabe eta ez dakit zer gehiago, baina aitak eta biok, familiako "dena ordenan eduki beharreko" biok, lehenbailehen nahi genuen hasi. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 37. orr.
Lo egiten, jaten eragozten zidan eritasuna, eta jandako apurrak goitikarazten zizkidana. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 110. orr.
Zuri menturaz, irakurtzaile maitia, idurituren zaitzu gauza gutiak eta apurrak derauzkitzudala hemen aipatzen; bainan go emazu huni: herriak eta jendaiak bakan direla estropu handiz galtzen, bainan maizenik galtzen direla beren ardurako bizimoldeak erortzerat utziz. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 189. orr.
Erotasun hori ez duk zuhurrak beharko lukeen erotasun apurra, Virgiliok erraiten zuen bezala, baina ero baten erotasun handia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 315. orr.
Lasai bizitzea gustatzen zitzaion eta zeukan harreman apurra Sergiorekin zen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 52. orr.
Gainera, Versailleseko itunak gelditzen zitzaigun odol apurra xurgatzen zigun. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.
Ibilera baldarrez igo da, bizarra egin barik eta ile apurra urdinduta. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 118. orr.
Estatua sobera ona dela gurekin, ez dugula dugun diru apurra ere merezi. begiak urrun, medikuengan zuen fede apurra galdurik, erreumak hezurretan eragiten zion minarekin kexu eta arranguratsu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 281. orr.
Herritarrak, gantza gerrian eta irri bortxatua ahoan, diru apurra eskuratzearren larruz saltzen ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 16. orr.
Nicolas Sarkozy barne ministro frantziarrari dagokio Frantziako Iraultzatik geratzen zen ondare apurra likidatu izanaren ohorea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.
Ez zenuen Patricia ondo hezitzen jakin, senarra galdu duzu eta geratzen zaizun duintasun apurra ere galtzen ari zara. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 229. orr.
Asteburuetan izaten genuen geure mugimendu apurra, dela inguruko herriren bateko jaietan, udaberritik udazkenera bitartean batik bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 58. orr.
Halaz, armada herrikoi mitifikatuen alderako autonomia apurra premiazkoa zaigu, egoeraz, orainaz eta geroaz pentsatzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 96. orr.
Esperantza apurra xerkatu behar duzu inguratzen zaituzten jende eta gauzetan. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 141. orr.
Horretan oinarritzen da gure itxaropen apurra; izan ere, etsaia kontu bakar batean dabil herren: zaldizko gutxi ditu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 109. orr.
Zenbait tokitan, azaleko zanga-zulo suntsituak baino zertxobait gehiago ziren, eta aterpe gutiziatu bezain apurra eskaintzen ziguten-. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 141. orr.
-Apurra da, era berean, eszenografia bertsolarien saioetan: bertsolari hainbat aulki paratzen dira oholtza gainean, bizpahiru mikrofono eta, batzuetan, oihal bat edo pankarta bat izaten dute hondoan, lore batzuk agian bazterretan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.
Aurpegi-mimika oso apurra da, halakoa izan da, behintzat, orain arte. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.
Ordu arte itzal bat bezala bizi izan zuèn bertze kezka hark bere lekua eta bere gorputza aurkitu ote zituen apur bana aitonaren baitan? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 186. orr.
Eta nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan, bihotza harenganat erortzen hasi zitzaidala apur bana... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 623. orr.
Irribarre gozoz beha geratu zen apur batez. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 31. orr.
Auzoko jendea ezagutu eta party batera gonbidatuko zaituzte azkenean zorte apur batekin. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 127. orr.
Segi niri apur batean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 226. orr.
Poetak arren eskatu zion berekin solasta zedin apur batez. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 230. orr.
Mahaian geunden bezalaxe atseden apur bat hartu ondoren, batzuek elastikoak eta besteek kamisetak erantzi eta errekara abiatu ginen gau betean xaboi pixka batez geure burua garbitzeko asmoz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 126. orr.
Tira, azken hilabete eta erdiarekin nahigabetuta gaude apur bat, puntu gutxi lortu ditugulako bolada txar horren ondorioz, hasieran lortu genituenekin konparatuta. Berria - Kirola 2006-01-06
Buruzagien artean atzerritarra erruz zegoen, inauteri tankera apur bat zuten beren uniforme austriar, italiar eta frantses dotoreez jantzita. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.
Idazle oro idazteko sen pixka bat duelako da idazle, ez zuzentasunaren esentzien jabe delako; trebetasun apur bat duelako, letra eder samarrez istorioak kontatzeko edo sentsazioak adierazteko orduan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 92. orr.
Merezi du, dena dela, apur batez gelditzea orain gure inguruan dauden ereduetan eta horien jatorria ulertzeko ezagutu behar ditugunetan, ahalegin berezia eginez noski euskararen ikerketan oihartzunik izan dutenetan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 74. orr.
Amak argizari apur bat bildu zuen egurrezko makila antzeko batean eta gero bernan zabaldu zuen, goitik behera. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 83. orr.
-Ba, zera.. . badakizue.. . laguntza apur bat baino ez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 102. orr.
(Eta, apur-apur bat, entzuna duelako ere bai, demokrata on bat izan behar duela). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 83. orr.
Ligan egoera larria da, baina azken jardunaldietako jokoak esperantza apur bat eman zien jokalariei, teknikariei eta zaleei. Berria - Kirola 2006-01-15
Neskatoa ez zen apur bat ere higitu. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 74. orr.
Ongi da gaztelera apur bat hitz egitea; baina bascuence hitz egiten da hemen bereziki. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 89. orr.
Apur bat eskuin aldera, ile-eskuila bat. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.
Abrahanek lagundu egin zien apur batez, agurtu aurretik. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 50. orr.
Pedro betidanik gustatzen al zitzaion galdetuta, lotsatu egin zen apur bat. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 33. orr.
Alavesek eta Athleticek elkarren aurka jokatuko dute gaur Gasteizen; bi taldeen azken emaitzek egoera apur bat baretu dute. Berria - Kirola 2006-04-02
Hori dela eta, badira euskaldunok lotsa apur batekin esaten ditugun hitzak: aberria, Euskadi... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 139. orr.
Grossmanek bazuen, horregatik, itxaropen apur bat. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 71. orr.
Haurdunaldia eteteko zer egiten den azaldu diot, eta, hala, Karmeleren aurpegia eta begirada lasaitu egin dira apur bat. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 84. orr.
Oraindik ere aurki zezakeen txoko goxoren bat pozik bizitzeko, baldin eta neska on arrunt bat topatzen bazuen diru apur bat zuena. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 84. orr.
Iparra altxatu duk, eta igual komeni zaiguk apur batean oinez egitea. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 201. orr.
Saltokitik irten, eta begiak itxi nahi zituen apur batean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 129. orr.
Baietz nik; eta nire ingeles motzean, hala nahi izanez gero elkarrekin irten gintezkeela diotsot, apur batean itxaroteko. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 21. orr.
- Dudan ibili nauk apur batean, hi ote hintzen. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 140. orr.
Itxaron apur batean, Joan beste lineatik ari duk eta. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 116. orr.
Meteorologoen arabera, asteburuan tenperaturek gora egingo dute apur batean baina hotz-boladak hilaren amaiera arte iraungo du. Berria - Mundua 2006-01-20
Apur batean horrela egon eta besoak luzatu zituen. "Tira, Susie koitaduari ez litzaiokek gustatuko ni hemen ikustea... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 28. orr.
Maria etxekoandreak eta haren alabak lagundu diote Leonengana, baina, gelan aurrera egin baino lehenago, apur batean atean itxaroteko eskatu die Damianek. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 174. orr.
Polizia etxe batean sartzen bada eta apur batean egon, sikhek poliziaren laguntzailetzat hartzen dituzte eta garbitzen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 51. orr.
Egongo gara apur batean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.
Maria Bautistak apur batean itxirik izan ditu begiak. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 142. orr.
Caponek apur batean lankideen solasa utzi eta Fernandorengana jo zuen. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 78. orr.
Eromenak hartua dago guztiz; eta halaxe iraungo du apur batean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 208. orr.
-Bai, ezta? - xuxurlatu zuen, negar malkoak apur batean etenik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 409. orr.
Berak ere hartuko zuela, apur batean itxaroteko. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 127. orr.
Isilik geratu zara apur batean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 125. orr.
Segi niri apur batean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 226. orr.
Gelditu egin zen apur batean Léa, eta berriz ekin gero, sarkasmoz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.
apur apurka (11); apur bana (18); apur bat (2599); apur bat baino (14); apur bat behera (12); apur bat besterik (14); apur bat egin (30); apur bat eman (26); apur bat emateko (11); apur bat ematen (30); apur bat ere (54); apur bat falta (14); apur bat gehiago (71); apur bat geroago (17); apur bat harrituta (14); apur bat hartu (17); apur bat hobetu (11); apur bat izan (12); apur bat lasaitu (18); apur bat lehenago (16); apur bat urrundu (12); apur bat zabaldu (18); apur batean (135); apur batek (12); apur batekin (82); apur baten (44); apur batera (17); apur batez (127); apur batzuk (28); atseden apur (14); atseden apur bat (13); baina apur (25); baina apur bat (22); baino apur (56); baino apur bat (56); beldur apur (23); beldur apur bat (20); beste apur (11); burua apur (27); burua apur bat (27); denbora apur (57); denbora apur bat (45); diru apur (42); diru apur bat (35); egin zen apur (13); egoera apur (12); egon apur (17); egon apur batean (12); handik apur batera (13); indar apur (11); indar apur bat (11); itxaron apur (25); itxaron apur bat (12); lasaitasun apur (13); lasaitasun apur bat (11); lotsa apur (29); lotsa apur bat (22); ogi apur (16); pena apur (12); pena apur bat (11); ur apur bat (12); zorte apur bat (13); zorte apur batekin (19)
apurra ere (14)
aukera apurrak (11); ogi apurrak (30)