Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apunte 1 iz zirriborroa.

Alde egin aurretik, Papik dena konponduta zegoela adierazi zigun, erreserbatuta geneukala gela, eta panfletoak ere han zeudela jadanik kartoizko kaxetan "apunteak" bailiran.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 398. orr.

Apuntea hartzen dut: konstruktibismoaren eredu zuzena da hemengo nahastura.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 175. orr.

Libreta atera eta apunteak hartzen hasi da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 140. orr.

Antropologoa da, eta apunteak hartzera etortzen da futbolera, edo mozkortzera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 129. orr.

Asko idatzi, asko irakurri, apunteak hartu eta asko ezabatu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 414. orr.

Kameralarien arduraduna zirudien kazetaria heldu zen, neska gazte bat, euskalduna, eta galdezka hasi zitzaigun nor epaitzen zuten egun hartan eta nor ginen eta nongoak eta dena apunteetan hartzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 206. orr.

Idazlea hurbildu zenean, ikusi zuen agurearen aurrean zegoen margolariak, idazlearen lagun mina zen pintoreak, apunte ugari hartzen zituela: gorpuzkera, keinuak, aurpegiaren kera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 235. orr.

Apunteak eta oharrak idazten zituen bere koadernotxoan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 89. orr.

Niretzat ere gauza bera da apunteak idaztea: arnasa hartzeko modu bat, begiratzeko modu bat, bizitzeko modu bat.  Berria - Kultura   2004-01-23

Ikasle garaian apunteak pasatzen zizkion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 64. orr.

Ikasle garaian apunteak pasatzen zizkion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 64. orr.

Eskerrak lagunek apunteak uzten dizkidaten!.  Berria - Kirola   2004-01-29

Orain, lehen bezala, ipuinak, poemak eta beste idazten jarraitzen dut... eta horretaz gainera, apunteak.  Berria - Kultura   2004-01-23

Utzi behar dizkidazu apunteok -esan du Enrikek, atera lagundu bitartean.     «Kuskue tanden», 2004 - 86. orr.

Hemen, hiru norabide urratzen saiatuko gara, apunte moduan, bestelako asmo handirik gabe.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 11. orr.

Apunteen karpetan Fowlesen esaldi bat kopiatuta zeukan, bolalumaz, eta osorik gogoratu nuen: "Munduak sortu nahi ditugu eleberrigileok, iraganeko edo egungo munduak bezain errealak, baina, aldi berean, bestelakoak liratekeenak".  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 60. orr.

Oihuak eta diosalak, bezperan telebistan emandako programaren bati buruzko esamesak, apunteen trukaketa, arratsaldean Portuko festetara joateko planak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 103. orr.

Lluis Fontek esaten zuen guztia zen apunteetan jasotzeko modukoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 49. orr.

"Ubanberengana joan hintzen bezala? Apunteak hartzera?" Ubanberena halabeharrezko gauza izan zela erantzun dit, eta ez zuela inolako apunterik behar.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 392. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ganbarara igo, eta kaxak eta karpetak arakatzen hasi naiz; gehienetan ez dut topatu hautsa eta unibertsitate-garaiko liburu eta apunte horiztatuak baizik. honela segi genezake bere nobeletako bakoitzarekin, azkenean konturatzeko guztietan agertzen direla idazlearen gai nagusien aztarnak, batzuetan apunte txikien moduan, ereindako haziak bailiran; hurrengo batean lore, zuhaitz, fruitu bihurtuko diren haziak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 89. orr.

Estiloaz, apunte interesgarriak, hona biltzeko modukoak zenbait: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 117. orr.

Lotura horren atzean legokeen mitomania apunte soil gisa utzirik: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 129. orr.

Urriko noten ostean, han zihoan apunte berezi bat, hilaren 11ko ekaitz larriaren berri emanez eta segido beste notatxo bat, "ixtrumenteriarik izanez gero, oso gustu handiz bilduko lituzkeela beste hainbat datu ere", propio lanerako bere burua eskainiz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 49. orr.

Orduko kontu horiek entzun, ordukoaz idatzitako gogoeta eta apunte maiztuak irakurriz isilik sumatzen dut Mario nire ondoan batzuetan, pentsakor, bestek bizi izandakoa eta berari egokitu zaiona mataza berean bereizi nahian bezala.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 133. orr.

Hau ez da kritika bat, apunte karakterologiko xumea baizik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 34. orr.

Bestela lagunekin joango nintzen kanpinean aste pare bat pasatzera nora edo hara, baina ezin eramango nituen anatomiako apunte eta liburuak motxilan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 130. orr.

Hemen ez dut arestiko apunte etno-antropologiko hau egiteko tentazioa saihesterik izan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 99. orr.

Apunte ezin txukunagoak kopiatzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 70. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bere memoria madarikatu zuen eta apunte-karpeta buru gainean gerizatzat erabiliz korrika atera zen berrehun metroz harantzago zegoen metro-irteera baterantz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 204. orr.

Liburuaren edukira mugatu gabe, Patxi Altunaren itzulpenak ere merezi ditu beste bi hitz, nahiz eta oraingoan apunte-izaera nabarmenagoa izango duten.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 19. orr.

Horren argibiderik lehen eskukoena bilduma honetako Borges eta ni aitortza-apunte, hausnarketa bio-metafisiko, poema hitz-lauzko edo dena delakoan aurki daiteke.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apunte batzuk (4)

bere apunteak (4); nire apunteak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus