Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adagio1 iz tempo moteleko musika lana edo musika zatia.

Gero, sofan eseri ginen, musika entzutera: Amancio Pradaren disko bat, Rosalía de Castroren poemak kantatzen zituena; gero, adagio batzuk, lasai-lasai hitz egiteko, sofan erdi etzanda.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 155. orr.

Albinoniren adagioa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 133. orr.

Trinkotasuna hasierako adagio-an eta garapenean ondo azpimarratuz instrumentuen koloreak; bigarren adagioan primeran bete zituzten dinamika desberdinen graduazioak.  Berria - Kultura   2004-05-30

Obraren lau atal handiak erdiko adagioan elkartzen dira.  Berria - Kultura   2006-04-06

Adagioari ekitera doazenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 160. orr.

Adagioa eten dute emakumeek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 161. orr.

Hasieran egun argia eta txori kanta bezain alaia; baina poliki-poliki, doinuaren martxa areagotuz zihoan neurrian, sakonagoa egin zen, eta gero poliki-poliki ilunduz joan, itsasoa ere zenbat sakonago eta ilunago den bezala, eta azkenik negar, min, oihu bihurtu, adagio luze, aiene zabal.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 117. orr.

Kantata horretako adagioa entzutean, adagio barnerakoia inondik inora, Juvenalia etorri zitzaion burura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 128. orr.

Bat-batean, adagio xalo bat jarraitu zitzaion staccatoari, efektu-kolpe kontrastezko batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus