Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apropos2 1 izond egokia, aukerakoa.

Eta bestea -"arazorik larriena niretzat" esan zuen-, ez zutela gorpuzkiak erretzeko labe aproposik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 318. orr.

Ivy etorri zitzaidan gogora, ezinbestean; Ivy-k "huntza" esan nahi baitu, izen aproposa, alajaina, emakume guztientzat, nire ustez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 136. orr.

Ez nintzen, ordea, hitz apropos bat ahoskatzeko gai, eta Victoriak ere ez zuen deus esaten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 145. orr.

Hitz aproposen baten eske abiatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Legenda tresna aproposa da kristau santutasunaz gogoeta egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

Ohean mugitu nintzen, zangoak azpian ez hartzeko arduraz erantzun apropos baten bila.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 444. orr.

Mendi aldera joan, eta toki apropos samar bat hartu, eta han irauten dute 24 egunez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 307. orr.

Tuberkulosia harrapatzeko leku aproposa iruditzen zait.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 67. orr.

Gero, beren jabetzako monasterio asko, ehizarako eta defentsarako leku aproposetan eraiki zituzten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 101. orr.

Askotan eraman ohi zuen leku bakarti eta hizketarako aproposetara, eta altxor baliotsu eta handia aurkitu zuela aitortzen zion han.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

Giza arrazoimenaren zoriaren berberatasun honek ez du bietako inor sustatzen ezagutza espekulatiboetan, eta hau inoiz bukatu ezin den tirabiraren borroka-leku aproposa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.

Orain gutxi eskuratutako Balerdiren obraren laginarekin, artista gipuzkoarraren lanaren nondik norakoak ezagutzeko gune apropos bihurtu da Bilboko Arte Eder museoa.  Berria - Kultura   2004-12-12

Jarraitu nion isiltxorik eta hantxe basoko zirkilu batean ikusi nuen etzaleku apropos bat eginda zuela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 272. orr.

Autobusa hutsik zihoan ia, bera eta beste bidazti bat besterik ez, eta Lucyk pentsatu zuen orduan, parke zoragarri hura zeharkatzen ari ziren bitartean, musika doinu apropos bat besterik ez zitzaiola falta ikuskizun lasaigarri eta beste aro bateko hari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 162. orr.

Aproposa esaldia, letra beltz handitan gure auzapez guziei paparretik zintzilik paratzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 55. orr.

Horixe izango da trumoi-hodei kozkordun horien ordu aproposa!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

"La Tour d'Argent"-era joateko bezala apaintzen zen, kandelak piztu eta musika aproposa jartzen zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 253. orr.

Belar horien hautsa zen gorde behar zena, etxeko haurtxoen azaleko gaitz eta pikorrak sendatzeko aproposa omen zelako. euskal doinu ezagun baten berri eman zigun, jotzen erraza, dantzatzeko aproposa, eta entzuteko ederra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

Segadak egiteko apropos-aproposa da.  Berria - Kirola   2006-04-02

Oso gai aproposa litzateke hau euskaldunberri helduen lana aztertzeko eta ikertzeko.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 49. orr.

Uztailaren bia, igandea, orain arteko balantzea egiteko une aproposa da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 224. orr.

Elurra, haustura den aldetik, une aproposa da aldaketarako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 182. orr.

Bertsolaria bat-batean ari bada ere, bere burua aurrez prestatu ohi du, almazena betetzen du, une aproposik suertatuz gero, bere horretan edo egokitzapenen bat egin ondotik, aktibatzeko.  Berria - Kultura   2004-06-03

-Amaiera aproposa -esan zuen A-k.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 106. orr.

Ate automatikoan zehar irteten diren guztiak ikusi ahal izateko distantzia aproposean zutabe baten ondoan gelditu denean, igarotako urteen zamak lasaitu egin du berehalakoan.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 22. orr.

Une egokian toki aproposean.  Berria - Kultura   2004-02-19

Ez zitzaidan telebista piztea aproposegia iruditu, eta, azkenean, bainugelara abiatu nintzen neu ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.

Cunningham jauna zen aproposena horretarako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 232. orr.

Santakrutzek berak ere, jakin genuenez, berehala ulertu bide zuen ez zela 1873ko abendu hura mementorik aproposena halako matxinada zakar bat burutzeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 221. orr.

Giroan hasi baino lehen, ezinbesteko pausalekua garagardo batzuk edateko, geroko martxarako gramo erdi bat harrapatzeko tokirik aproposena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 144. orr.

Ez zen armarik aproposena izango, baina bai zerbait.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 120. orr.

Izan ere, une hura, Brompton road-en zehar jende artean oinez gindoazela, ez baitzen zerbait behar bezala kontatzeko aproposena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 143. orr.

Estazioak, aireportuak, labanderiak, hotelak, hipodromoak, kasinoak eta zita-etxeak ziren bere ehizarako lekurik aproposen eta ohikoenak, baina beti zegoen adi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.

Errepide zabalak, etorbideak eta paseoak jolastoki bihurtuko ziren, futbol zelai edo saskibaloirako leku ezinago apropos.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.

2 (adizlagunekin)

Azkenean deboziorako egokia eta kontenplaziorako oso aproposa zen mendiaren alderdi batera iritsi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1075. orr.

Ganbarak berak duen itxura oso aproposa iruditzen zait argazki batzuk ateratzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 221. orr.

Zeharo aproposa zen Éowynen edertasunarentzat eta tristurarentzat.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 298. orr.

Eman izan den argumentua da ikastolek bere eredua dutela, urteetan landua, eta eredu hori ororen gainetik mantendu behar dela, euskararentzat, Euskal Herriarentzat alegia, oso ona eta bereziki aproposa delako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 135. orr.

Herriko festa eta neguko dantzaldietako giro hori ez zela batere aproposa jendea den bezala ezagutzeko, nahiko jarrera artifizial eta behartuak hartzen baikenituen denok ere, guai, jator eta moderno agertu nahian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 60. orr.

Poto eta guzti, egokiera hartarako guztiz aproposa izan zen kantua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apropos aproposa da (4); apropos aproposa zen (3); apropos aproposak (3); apropos aukeratu (5); apropos bat (9); apropos egin (3); apropos egina (3); ezinago apropos (3); norbaitek apropos (4); toki apropos (3)

adibide aproposa (3); apropos aproposa da (4); apropos aproposa zen (3); aproposa aurkitu (3); aproposa baita (3); aproposa delako (6); aproposa den (9); aproposa dirudi (5); aproposa dute (3); aproposa egin (3); aproposa ematen (3); aproposa ez (4); aproposa gerta (3); aproposa horretarako (3); aproposa iruditzen zait (3); aproposa izan daiteke (16); aproposa izan zitekeela (4); aproposa izango da (5); aproposa izango dela (3); aproposa litzateke (3); aproposa zela (5); aproposa zuen (4); aukera aproposa du (6); aurkari aproposa (4); baterako aproposa (4); batere aproposa (4); bide aproposa (3); da oso aproposa (3); egiteko aproposa (3); egiteko leku aproposa (6); egiteko une aproposa (4); egun aproposa (8); eguraldi aproposa (3); entrenatzaile aproposa (3); ere aproposa da (3); etapa aproposa (4); garai aproposa dela (4); giro aproposa (6); guztiz aproposa (6); hitz aproposa (4); horretarako aproposa (3); izateko aproposa (3); izen aproposa (5); jardunaldi aproposa (3); jokalari aproposa (6); leku aproposa da (7); neurri aproposa (3); ordu aproposa (3); oso aproposa da (4); oso aproposa iruditu (3); partida aproposa da (3); partida aproposa izan (3); pertsona aproposa (3); toki aproposa da (5); toki aproposa izan (4); une aproposa da (5); une aproposa dela (4); zelai aproposa (8); zen aproposa (5)

aproposagoa da (5); aproposagoa dirudi (3); aproposagoa izan (4); aproposagoa zela (3); askoz aproposagoa (4); baino aproposagoa (3); ezin aproposagoa zen (4); leku ezin aproposagoa (3)

aproposagorik ez (3); leku aproposagorik (3)

apropos aproposak (3); aproposak dira (3); aproposak diren (3); aproposak finkatuko dira (3); aproposak izan (7); aproposak ziren (3); horretarako aproposak (3); jokalari aproposak (3); leku aproposak (4); neurri aproposak finkatuko (3); oso aproposak (3)

aproposaren bila (5); une aproposaren zain (3)

giro aproposean (3); une aproposean (6)

aproposena da (3); aproposena dela (4); aproposena denik (4); aproposena ez (6); da lekurik aproposena (3); da zelairik aproposena (3); dirudi zelai aproposena (3); ez da aproposena (4); leku aproposena (4); sasoirik aproposena (3); tokirik aproposena (4); une aproposena (3); unerik aproposena izan (3)

unerik aproposenean (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus