Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apropos1 adlag berariaz, nahita.

Apropos bota nuen, kontura zintezen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 277. orr.

Sua bi puntutan hasi zenez, norbaitek apropos piztu zituela uste zutela esan zuten suhiltzaileek.  Berria - Mundua   2004-07-31

Txirrista gehienak amak ez iristeko apropos eginak dira.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 68. orr.

Baso galtzearen hainbat arrazoi ematen ditu txostenak: baso mozketa, suteak (nahigabe nahiz apropos piztutakoak), eta nekazaritza lurren zabaltzea.  Berria - Gaiak   2004-05-01

Matiasek apropos markatzen zituen orrialde horiek, neurririk gabe gustatzen zitzaiolako horretaz idaztea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 83. orr.

Gero, ez zekinat nola, ez zunan apropos izan behintzat, kasino parean bukatu geninan, nahi gabe, eta ni susmo txarrekin hasi nindunan berriz ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 80. orr.

Lekua ere apropos aukeratu zuten: Kale Nagusian, "burugabeko kontsumoaren gunean".  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Eskuak apropos uzten zituzten garbitu gabe, langileenak bezalakoak izan zitezen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 16. orr.

Lehentxeago, ederrak entzunarazi dizkiot astakirten moduko bati, apropos ari baitzen ni zapaltzen, jendea jaitsieran edo igoeran pasatzen zen bakoitzean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 47. orr.

Eta zertara joan zara Harriandiraino, jakin badaiteke, itsasoa begiratzera ala apropos erortzera?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 272. orr.

Ile leuna zuen, burdinazko hari beltz koskatuez motots estu batean korapilaturik, ezinago apropos buruko txanotxo garaiari eusteko, gozotegietako charlotte russe esne-gainezko bat bailitzan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 196. orr.

Politikoa, bankeroa, abokatua, medikua, antzeslerik handienak dituzu, horretarako apropos eta doktore prestatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 89. orr.

Tentu oneko artistak, jakin behar du hori derrigor; baina, badirudi, gusto finekoa eta sentiera zorrotzekoa balitz bezala tratatzea komeni zaiola publikoa, apropos bere neurrira egindako obra magnifikoak eskainiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 293. orr.

Arin irten eta danbatekoa eman zion ateari, apropos, ondo entzuteko moduan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 174. orr.

Begiak lurrerantz zituen apropos, aurre-aurrera iristean orduantxe bakarrik goratzeko.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 122. orr.

Horregatik, ipuinetan, ni pertsona singularra nagusitzen bada ere, apropos, intentsitatea emateagatik, hori ez da derrigorrez monologo bat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 357. orr.

Areago oraindik, irain gehiago jasotzeko, hiriko plazan jartzen zen apropos.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 952. orr.

Sophie-ren bisita apropos heldu zaio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 89. orr.

"Hemengo eta atzerriko prentsaren zalaparta apropos sorturikoa da, eta kontsumitzaileek Errusiako produktuetan konfiantza galtzea du helburu", esan du Sergei Lisovski enpresaburuak.  Berria - Harian   2005-08-26

Bere irakurketa interesatua eta apropos okerra da eta, tradizioaren ber elaborazio zein ukazio gisa, bere kreazioa ezin da errebisio besterik izan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 33. orr.

Lehen momentu batean, berarentzat apropos sortutako Ekonomia katedra bat hartu zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.

Inkisizioa Erregimen Zaharreko gauza dela pentsatzen da, baina merkatuak eta komunikabideek, apropos edo oharkabean, hainbat bazterketa modu dituzte.  Berria - Kultura   2004-05-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus