Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta ezetz, hirugarren adinekoak ez zirela aprobetxategi batzuk, hura ere gaizki esan nuela, eta barkatzeko, ongitxo mereziak zituzten-eta bidaiatxo haiek, bizitza osoan lan egin ondoren eta segurtasun sozialari urte luzeetan zergak ordaindu ondoren. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 134. orr.
Hori dun aprobetxategia, hori! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 42. orr.
Diruak badu dirudunaren ingurutik igarotzen diren putre eta aprobetxategi guztiak erakartzeko ahalmen berezia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.
Apezkondo, mezulari, misiolari, egolari, negarti eta aprobetxategiz inguratuta delakoan, zeharo mesfidati da elkargo, kofradia eta enparauez, literatura erlijio bilakatu dutenez. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 10. orr.
Neskak, gorteialaria era oneko ezkongaitzat zeukan bitartean, ez zuen uxatzen; baina enplegatu apal bat, kazetari ezezagun, aprobetxategi bat baizik ez zela jakitean, ez zion gehiago aurpegira begiratzen ere. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.
Ordea, ez ortodoxia aprobetxategian bukatzeko, baina heterodoxia gorri-gorri totalean eta madarikazioan jarraitzeko, ezein ofizialtasuni arrimatu gabe, bere buruaren inmolazio intelektual eta material erabatekoraino. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 216. orr.
Ordutegi etengabea ahal dela, zerbitzariek jeneroa ikusi bai baina ez dakite zer den, zertako den, zenbat kostatzen den, bestelakoa non dagoen etab.; prezioetan denetik (eskaintza modu-modukoak, aprobetxategien diseinuzko diru-zurrupatzeak eta iruzurrak), apaingarriek eta produktuen kokapenak garrantzi handia dute. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.
Ez dadin beste ar aprobetxategiren bat etorri arrautzak errun aurretik eta bere esperma ipini gauzak nahastu behar ez diren tokian. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 35. orr.
Sorbaldetatik heldu zidan, traizioan, lurrera bota ninduen turkiar armairu puska lotsagabe aprobetxategi hark, esaten dizuedan bezalaxe izan zen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.