Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adaburu (orobat adar-buru g.er.) 1 iz zuhaitz baten adar-abarren multzoa.

Libanoko zedro baten antzeko zara: adar bikainak eta gerizpe ederreko hostaila ditu, eta enbor luzea, adaburua hodeietaraino iristen zaiona.  Elizen arteko biblia   Ez 31,3

Ibilbideko zuhaitzen adaburuak haizeak astintzen zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Bat-batean, ordea, Jainkoaren indarrak gora jaso zuen, zuhaitzaren tontorra ukitzeraino, eta konturatu zen adaburua oso erraz lurreraino makurtzea lortzen zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 755. orr.

Urki baten enbortzar zuriak -adabururik gabe, ekaitzek edo erauntsiek erauzi baitzioten- gaina hartzen zion baso tapituari, airean zut, biribil, marmolezko zutarri erregular eta distiratsu baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Jendea zuhaitzetako adaburuetan, helikopteroen zain.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 93. orr.

Haltzen adaburuak ikaratu egin ziren, eta txori-samalda bat atera zen ihesi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.

Lur beltzeko alor irauli berriak estepan han-hemenka barreiaturik, abesti urrun baten doinua, pinuen adaburuak laino artean, kanpai-hotsa urrunago, bele beltzak nonahi, zerumuga azkenik gabea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Dorretxo karratu lerdenaren soslaia gailentzen zen zumarraren adaburuaren gainetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.

Intxaurrondoaren adaburuan behera erori naun, eta horrek zartakoa arindu zidan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 103. orr.

Heinrich zen, patioko eukalipto baten adaburura igota.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 181. orr.

Pinuek, enborretik adabururaino sugarretan, argi ematen zioten oparo eszenari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.

Distira bereko errainu irritsua zerien jauregi aurreko platanondo, zumar eta ezkien adaburuei ere.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.

Eguzkiaren argia kameliaren barnean murgiltzen zen, eta bazirudien arratseko argia igeri zebilela kameliaren adaburuan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 65. orr.

Adibidez zuhaitz biribiletan gertatzen dena, hala nola izei, altzifre eta pinuetan: horiek denak lodiagoak izaten dira sustraien ondoko partean, baina gero, gora igotzen doazen neurrian, mehartzen joaten dira modu guztiz natural eta uniformean, adaburura iritsi arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2170. orr.

Zedro garaiaren adaburutik hartuko dut neuk ere, kimu berri bat hartuko dut haren adar-puntatik, eta neuk landatuko dut mendi garai eta bikain batean.  Elizen arteko biblia   Ez 17,22

Horregatik, anai Joan, bera zegoen adar-burutik irten eta, adar guztien azpira jaitsiz, zuhaitz-enborraren orpo ondoan ezkutatu zen, zer gertatuko ote zen pentsatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1035. orr.

2 (izenburu eta izenlagunekin)

Palmondoen adaburu lumatsuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.

Zuhaitz tantaiaren adaburu hostotsuaren azpiko lurrean iltzatuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.

Leiho zabal batetik kaleko zumarren adaburu beltzak ageri ziren ilunabarreko urdin kobaltoarekin jolasean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 202. orr.

Alde batean, lorategiaren mugan bertan, lertxun garai batzuek, gainerako zuhaitz guztiei gaina harturik, bele-habia ikaragarri handiak gordetzen zituzten beren adaburu dardaratietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Bospasei urki txikik hosto txikiko adaburu bakanak agertzen zituzten hor-hemen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zaro dagoen muinoaren erpinean, plazatxo estu eta luze baten erdian, intxaurrondo adaburu-zabal ikaragarri bat dago.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 224. orr.

Haizeak Maximilian plazako zuhaitz-adaburuen artean egiten zuen firfira baizik ez nuen entzuten.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 37. orr.

Nire adarrak astindu bat jo zuen, eta sasien goiburuak bizi-bizi hurbildu zitzaizkidan, zuhaitz adaburu berdeak bailiran.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zuhaitzen adaburuak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus