Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aprobetxamendu iz aprobetxatzea, onura ateratzea.

Irudiak aztertu dituzten Primitiva Bueno eta Ricardo Balbin Alcala de Henareseko Unibertsitateko katedratikoen ustetan, horrelako monolitoek erakusten dute historiaurreko gizarte antolamenduak uste baino garrantzitsuagoak zirela Euskal Herrian, orduko biztanleak gai zirelako eraikin komunak altxatzeko, hain zuzen ere gero bere aprobetxamendua ziurtatzeko.  Berria - Kultura   2004-02-13

Gizartean txertatu behar dela teknologia, eta teknologiak, aprobetxamendu efizientea izango badu, gizarte-aldaketak beharrezkoak dituela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 160. orr.

Berrikuntza teknologikoek sortuko duten gauzak egiteko modu edo paradigma berria garatzen doan heinean -eta paradigma berri horrek dakartzan abantailak gero eta nabarmenagoak bilakatzen diren neurrian-, aterako zaio benetako aprobetxamendua teknologia aurrerakuntzari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 162. orr.

Giharrek sortzen duten energia mekanikoaren aprobetxamendua, % 24-28koa.  Berria - Kirola   2004-07-17

Energiaren aprobetxamendu hobea lortzeko teknologiak.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Onuragarriak: elikagaien aprobetxamendu hobea, nutrizio alorrean hobekuntzak, higiene neurri zorrotzagoak, bitamina-iturri berriak ezagutzea, jangaiak prezio hobean eskuratzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Esan daiteke horrenbeste jende etortzeak, unibertsitatea horiek guztiak "irensteko" prestatua ez zegoelarik, aski kalte handiak ekarri dituela aprobetxamenduan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus