Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aprobetxagarri izond aprobetxa daitekeena.

Garitano ere jokalari aprobetxagarria izan daiteke gaur taldea sendotze aldera, baldin eta azken boladan eman duen maila hobetzen badu.  Berria - Kirola   2006-01-22

Altxatu egin zen haren agintearen aurka, hark bere handitasunean iraganean bidegabe jokatu izana salatzeko, pentsatuz ere bai Enperadore Horiaren ahulezia agerikoa zela behin egindakoa zuzentzen eta txukuntzen saiatzen bazen: zirrikitu aprobetxagarria beraz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 212. orr.

Gainera, kontuan hartzen badugu zepa aprobetxagarria dela, 100 metro kubikotik soilik zabortegira metro kubiko bat errauts eramango litzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Orduan esan zigun zerria zela animaliarik aprobetxagarriena, zerritik dena aprobetxatzen zela, eta zerriak bezala izaten ikasi behar genuela gizakumeok, gutxi eskatu eta besteen alde dena ematen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.

Gizartearen gehiengoa, banan bana hartuz gero, zeharo aprobetxagarria da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus