Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aprobatu, aproba(tu), aprobatzen 1 du ad azterketez eta kidekoez mintzatuz, gainditu.

Afaldu ondoren erlaxatu egin dira; azterketa bat aprobatu balute bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 267. orr.

1970eko ekainaren bukaera zen, eta hiru hilabeteko oporren atarian nengoen ESTEko laugarren kurtsoa aprobatu ondoren; baina Villa Lecuonan pasatako minutuak eta orduak astunak egiten zitzaizkidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Hasieran autobusez, eta, lehenengo urtean dena aprobatu zuenez geroztik, aitak oparitu zion R-5 horian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 68. orr.

Justu-justu aprobatu zuen; sei bat jarri zioten, 'Ongi' besterik ez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.

Poz handia zeukan gure emaitzekin -Victoriak ere aprobatu egin zuen Kimika- eta ez zuen hura zapuzterik nahi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 164. orr.

Gero, gure amak berarekin topo egin zuen batean, zera esan omen zion Altunak: jakin izan balu ama halako euskaldun jator nuela aprobatu izango ninduela noski.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 38. orr.

Gauza bat zeukan ona, egia baldin bada behintzat: denak aprobatzen dituela!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 270. orr.

Ulertu edo ez ulertu, jakin edo ez jakin, ikasitakoak aprobatzeko ez beste ezertarako balio duen, hori da gutxienekoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 192. orr.

Ikasle guztiak aprobatuko ditut pelotak izan ezik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 67. orr.

Eta, notarekin kezkarik izan ez dezazuen, aldez aurretik esaten dizuet guztiok aprobatuko zaituztedala, baldin eta gutxieneko ahalegin bat egiten baduzue.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 66. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Aprobatu orokorrak ematen dituzte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.

Horrez gainera, ikasteari ekin zion, eta haren batez besteko nota aprobatu juxtutik oso bikainera igo zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus