Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apriorizko izlag aprioristikoa.

Izan ere, a priori finkatuta egon behar duen edozein ezagutzak iragartzen du behar-beharrezkotzat hartua izan dadila nahi duela eta apriorizko ezagutza huts ororen determinazioa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.

Sentimenaren apriorizko printzipio ororen zientziari Estetika transzendentala deitzen diot.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 43. orr.

Adigaiak esperientziaren ahalgarritasunaren apriorizko baldintza gisa ezagutu behar direla.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

Hemen datza, ordea, gure apriorizko arrazoimen-ezagutzaren lehen balioztapen hark zuen emaitzaren egiaren aurkako etsaminaren esperimentua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 25. orr.

Batasun sintetiko honek, ordea, sintesi bat aurresuposatzen du, edo jasotzen du, eta batasun hark a priori beharrezkoa izan behar badu, orduan honek ere apriorizko sintesia izan behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 87. orr.

Espazioa kanpoko begiespen ororen oinarrian datzan apriorizko eta beharrezko errepresentazioa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 44. orr.

Geometriaren esakuneak apriorizko esakune sintetikoak direnez eta ziurtasun apodiktikoaz ezagutuak direnez gero, orduan zera galdetzen dut: nondik lortzen dituzue halako esakuneak, eta zertan eusten da gure adimena halako egia behar-beharrezkora eta orokorki baliodunera iristeko?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 51. orr.

Aurkitzen bada, beraz, lehenik, aldi berean bere beharrezkotasunarekin batera pentsatzen den esakune bat, orduan hau apriorizko judizioa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 32. orr.

Gure ezagutzak dituen apriorizko oinarri-esakune hutsen errealitatea frogatzeko halako adibideen beharrik gabe ere erakuts dezakegu esakune hauek esperientzia beraren ahalgarritasunerako ezinbestekoak direla, eta beraz, a priori aurkez ditzakegu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.

Halako ezagutzei apriorizkoak deitzen zaie eta ezagutza enpirikoetatik ezberdintzen dira, beren iturburuak a posteriori, hots, esperientzian dituzten ezagutzetatik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 32. orr.

Ezagutza enpirikoaren eta apriorizkoaren arteko benetako bereizketa osatzen duen zerbait.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 100. orr.

Hain sintetikoa den esakune honetaz, ordea, inon ez dut froga baten saialdirik ere aurkitzen, are gehiago, noizean behin soilik agertzen da izadiaren lege huts eta erabat apriorizkoen buruan, dagokion moduan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus