Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pragmatismoak, eraginkortasunean oinarrituriko jarrera horrek, aurrean jartzen zaizkion aukera eta gertakizun guztiak baliatzen ditu -on du on dezakeen oro-, eta errezeloz begiratzen dio apriorismoaren, dogmaren edo ideologiaren kezka-usain desatsegin hori duela iruditzen zaion guztiari. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.
Balioen ardura, ordea, ez da izan filosofiko hutsa, zorionez, eta gutxiago balioen apriorismoarena edo zentzu razionalarena bakarrik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 61. orr.
Hori da, laburbilduta, maitasunik gabeko zientziaren sailean azaltzen den fundamentalismo zientifikoa, objektibotasun zientifikoaren postulatua, apriorismo huts nabaria, kosmosa eta bere fenomeno guztiak bi multzotan banatzen dituena. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 89. orr.
Hala, "beraiek ez ezik beste guztiek gaizki egin dugun apriorismotik abiatzea eta bakarrik euren jarrera koherentetzat ikustea" arbuiatu zuen Erraztik. Berria - Euskal Herria 2004-11-17